202. zk., 2020ko urriaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
4224
AGINDUA, 2020ko urriaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Amaia Agirre Pinedo andrea Hezkuntza Saileko aholkulari izendatzea (kodea: 5299; dotazioa: 1; maila: zuzendaria).
Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu baten berezkoak eta atxikita dagoen alorreko berariazkoak izango dira.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, goren-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 eta/edo 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2020ko urriaren 13tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Era berean, Agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.
Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 8a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.