Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2020ko urriaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4206

EBAZPENA, 2020ko urriaren 1ekoa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezko proiektuak garatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen erabakiaren berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2020ko martxoaren 17an argitaratu zen EHAAn 2020ko martxoaren 4ko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, 2020. urtean ikus-entzunezko proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko martxoaren 4ko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), eta ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 1a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala