Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2020ko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
4032

IRAGARKIA, zeinaren bidez lehiaketa publikoa iragartzen baita, Gasteizko tranbian Euskotreneko bidesari-sistemaren IKUSI eta METRIC ekipoen mantentze-zerbitzua kontratatzeko.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Espediente zk.: P10029473.

b) Helburuaren deskribapena: Euskotreneko bidesari-sistemaren IKUSI eta METRIC ekipoen mantentze-zerbitzua Gasteizko tranbian.

c) Egiteko/entregatzeko tokia: Euskadi.

d) Egiteko epea: 2 urte; urtebeteko 2 luzapen egiteko aukera dago.

e) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Kontratuaren zenbatekoa, gehienez lizitazio ondorioetarako, 479.200,00 eurokoa izango da (BEZa kanpo).

Kontratuaren balio zenbatetsia, luzapenak barnean direla, argitaratzeko ondorioetarako, 974.400,00 eurokoa da (BEZa kanpo).

5.– Bermeak: agirien arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko: Euskadiko Kontratazio Publikoaren Kontratatzailearen Profila.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: agirien arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2020ko urriaren 29an, eguerdiko 12:00etan.

b) Aurkezteko tokia: baliabide elektronikoak erabiliz, lizitazio elektronikoko sistema deritzon aplikazioaren bidez. Aplikazio hori Euskadiko kontratazio publikoaren kontratatzailearen profilean dago (lizitazio elektronikoa).

c) Enpresa lizitatzaileak zenbat denbora mantendu behar duen eskaintza: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintza-agirietan emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu –bakoitzak dagokion zatia ordainduko du–.

Bilbao, 2020ko irailaren 23a.

Euskotreneko zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala