Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2020ko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4031

EBAZPENA, 2020ko irailaren 21ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez araututako dirulaguntzak ematen baitira, 2020-2021 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren zabalkunderako eremu estrategikoetako jarduera-ildoak garatu ahal izateko, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduta.

2020ko ekainaren 18an argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 9ko Agindua, zeinaren bidez Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzen deialdia iragartzen baita, 2020-2021 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak gara ditzaten.

Agindu horren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jarduera guztietan dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura bete ostean, zeina oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian ezarrita baitago, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak, organo izapidegile gisa, eta espedientea eta aipatutako 12. artikuluaren arabera izendatutako Balorazio Batzordearen – kide anitzeko organoa – txostena ikusirik, Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion, hautaketa-prozesuaren ostean onartu ziren eskabide guztien artetik, dirulaguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko ebazpen-proposamena, 2020ko abuztuaren 24ko aktan jasota dagoen moduan.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi eta gero, aipatutako aginduaren 13. artikuluan xedatzen den moduan, Lanbide Heziketako sailburuordeari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko Ebazpena ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea, xede horretarako ezarritako bitarteko elektronikoak erabilita. Horretarako gehieneko epea sei hilabetekoa da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, honako hauek zehaztu behar dira: dirulaguntza emango zaien eskatzaileen zerrenda eta dirulaguntzaren zenbatekoa, bai eta ezetsi diren eskabideak ere, ezesteko arrazoiak adierazita.

Adierazitakoagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean ageri diren onuradunei, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 9ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, 2020-2021 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak garatzeko irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko. Zenbatekoak eranskinean zehazten dira.

2. artikulua.– Dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean ageri direnei, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 9ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, 2020-2021 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak garatzeko irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 9ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 21a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala