Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2020ko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4030

EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 679. ikastarotik 684. ikastarora bitarteko ikasleei txartel hauek emateko eta berritzeko: produktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko mailako, maila kualifikatuko eta fumigatzaile mailako txartelak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 679. ikastaroa, Murgiako BHIk emandakoa: Basoa eta ingurunea kudeatzeko, eta Natura ingurunea aprobetxatzeko eta kontserbatzeko ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 680. ikastaroa, Fraisoroko Eskolak emandakoa: Basoen kudaketa eta natura ingurunea, Lorezaintza eta loreak, eta Nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 681. ikastaroa, Gestión Integral Denbo S.L. prestakuntza-enpresak Mungian emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzeko on-line ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 682. ikastaroa, Fraisoro Eskolak Zizurkilen emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzeko on-line ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 683. ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola BHIk emandakoa: Paisajismoa eta landa-ingurunea, Basoen kudeaketa, Lorezaintza eta loreak, eta Nekazaritza ekoizpen ekologikoa ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 684. ikastaroa, titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioak aplikatzekoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak, beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak eta txartela berritzea, fumigatzaile mailakoa, F motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Sei ikastaroak 2006ko abuztuaren 21eko Aginduaren 6. artikuluaren arabera egin dira. Agindu horren bidez, nekazal erabilerako pestizidekin tratamenduak egiteko gaitasuna egiaztatzea arautzen da, eta ikastaroak antolatzeko, homologatzeko eta baliozkotzeko arauak ematen dira, bai eta A zatian agertzen diren edukiak eta eskola-orduak ere, oinarrizko mailarako, B zatian, maila kualifikaturako, eta irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko C zatian, fumigazio-mailarako. Dekretu horrek produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen du, eta B, C eta F motako txartelak lortzeko eskubidea ematen du.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa. 2006ko abuztuaren 21eko aginduaren 6. artikulua, txartelak berritzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 679. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

2.– 680. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

3.– 681. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

4.– 682. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

5.– 683. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

6.– 684. ikastaroko maila kualifikatukoa, oinarrizko mailakoa eta fumigatzaile mailakoa, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendetan dauden pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 10a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala