Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2020ko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4014

200/2020 DEKRETUA, irailaren 29koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, bai eta Urari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 11.6 artikuluan ezarritakoaren arabera ere, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko irailaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Antonio Aiz Salazar jauna Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala