Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2020ko irailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3904

IRAGARKIA, Euskal Herriko Unibertsitateak zenbait material optiko (lupa binokularrak eta mikroskopioak) doan ematekoa.

UPV/EHUko gerentearen 2020ko ekainaren 29an Ebazpena betetzeko, honen bidez argitara ematen da prozedura publikoaren deialdia UPV/EHUk dagoeneko behar ez duen zenbait material optiko doan eskuratzeko.

OINARRIAK

1.– Esleipena egiten duen erakundea.

a) Organoa: UPV/EHUko Gerentzia. Errektoregoa. Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa.

b) Espedientea tramitatzen duena: Ondare eta Kontratazioetarako Gerenteordetza, Ondare Zerbitzua. Telefonoa: 94 601 50 30.

c) Espediente zenbakia: OP 143/19O.

2.– Prozeduraren helburua.

UPV/EHUko Ondare Zerbitzuaren web orrian adierazten den material optikoa (lupa binokularrak eta mikroskopioak) eskuratuko duten erakundeak aukeratzea.

3.– Norentzat.

Euskal Autonomia Erkidegoan entitatearen egoitza duten legez izandako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak.

4.– Esleipena egiteko prozedura.

Materialak zuzenean esleituko zaizkie baldintza juridiko-ekonomikoen orrian zehaztutako betekizunak betetzen dituzten eskatzaileei, betiere bertan ezarritako prozedurari jarraiki.

5.– Prezioa.

Unibertsitateak doan emango ditu materialak, eta haien truke eskuratzaileek ez diote unibertsitateari inongo ordainik edo zerbitzurik eman beharko.

6.– Eskariak aurkezteko epea.

Hamabost egun baliodun, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

7.– Lehiatzaileen intereseko dokumentazioa.

Baldintza juridiko-ekonomikoen orria UPV/EHUko Ondare Zerbitzuaren web orrian dago.

Leioa, 2020ko irailaren 10a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala