Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2020ko irailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3902

IRAGARKIA, 2020ko irailaren 16koa, 258/2020-E administrazioarekiko auzi-errekurtso laburtuan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, 258/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, prozedura laburtuaren bidez izapidetzen ari dena, Justiziako sailburuordearen 2020ko otsailaren 20ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek ez du onartzen 2019ko azaroaren 25eko Erabakiaren aurka aurkeztutako gorako errekurtsoa. Erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzupeko kidegoen lan-poltsak irekitzen dira.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori. Bederatzi egun izango dira horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeenak nor diren ez dakigu, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 16a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.


Azterketa dokumentala