Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2020ko irailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3889

AGINDUA, 2020ko irailaren 11koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2020. urtean goi mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion balorazio-batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Ikusi da 2020. urtean egiten diren edo hasten diren goi mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzen deialdia arautzen duen 2020ko ekainaren 1eko Agindua.

Kontuan izan da aipatutako aginduaren 10. artikuluak alde batetik, aurkezten diren eskabideak aztertzeko, eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko balorazio-batzorde bat osatuko dela adierazten duela; eta bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako batzordearen osaera argitara eman behar dela esaten duela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Batzordekideak:

– Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridiko Arloko arduraduna).

– Iker Ugarte Tutor (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 11.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala