Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2020ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3867

EBAZPENA, 2020ko irailaren 11koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinen bidez esleitzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 25eko Aginduan araututako dirulaguntzak, 2019-2020 ikasturteari dagozkionak, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuen ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko.

2020ko martxoaren 10ean, Hezkuntzako sailburuaren agindua argitaratu zen. Haren bidez, 2019-2020 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoan agindu honen 1. artikuluan aipatutako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako Lanbide Heziketako heziketa-zikloren bat itunduta duten ikastetxe pribatuek ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzak iragarri ziren, curriculuma garatzeko orduan ikasteko metodo eta tresna berritzaileak ezartzeko, aginduaren I. eranskinean adierazitako heziketa-zikloetan.

2020ko otsailaren 25eko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jarduera guztietan dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura bete ostean, bai oinarri arautzaileetan zein indarreko araudian ezarritako prozedura, aurkeztutako eskabideak ebaluatu zituen aipatutako artikuluaren arabera izendatutako Balorazio Batzordeak. Balorazio Batzorde horrek onetsi zuen, behar bezala arrazoituta, behin-behineko ebazpenaren proposamena, zeina baliabide elektroniko bidez jakinarazi baitzitzaien onuradunei 2020ko uztailaren 16an. Horrela, 10 egun naturaleko epea eman zitzaien, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Behin jakinarazpena eginda eta alegaziorik aurkeztu ez zenez, Balorazio Batzordeak prozeduraren ebazpen-proposamena egin eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariak, organo instrukzio-egile gisa, Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion, 2020ko uztailaren 28ko aktan jasota dagoen modura.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi ondotik, eta aginduaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz, sailburuorde horri berari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpenak ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea; horretarako epea, gehienez, sei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Adierazitakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Deialdiaren oinarri arautzaileetan zehaztutako heziketa-zikloei lotutako ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzak ematea, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 25eko Aginduaren 9. artikuluan ezarritako irizpideen arabera eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, I. eranskinean jasota dauden erakunde onuradunei, erakunde bakoitzarentzat adierazten den zenbatekoagatik.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 25eko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau erakunde onuradunei jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 11.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala