Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2020ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3863

EBAZPENA, 2020ko irailaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 2020ko bekak eman eta ukatzen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdia egin zen 2020rako (2019ko abenduaren 17eko EHAA, 239. zenbakia).

Ebazpen horren 11. artikuluan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpen adierazi bat emango du bekak emateko eta ukatzeko, eta, ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, emandako beken zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpenaren 9.5 artikuluan ezartzen da Hautaketa Batzordeak ordezkoen zerrenda bat ere proposatu dezakeela, pertsona edo talde onuradunek bekari uko egiten diotenerako.

Ebazpen horren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen hau onartu eta berehala egingo da lehen ordainketa; bigarren ordainketa 2021eko ekitaldian egingo da, une horretan eginda dagoen ikerlana baloratu ostean; eta hirugarrena, bekaren helburu den azterlana jaso eta baloratutakoan, 2021eko ekitaldi horretan bertan.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak 2020ko irailaren 2ko aktan egindako proposamena aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berdintasunaren alorreko ikerlanetarako 3 beka ematea 2020an. Ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen dira beka mota bakoitzaren onuradunak. Beka hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru (23.333) eurokoa izango da pertsona edo talde onuradun bakoitzarentzat.

Bigarrena.– Berdintasunaren alorreko 2020ko ikerlanetarako beken ordezkoak izendatzea. I., II. eta III. eranskinetan aipatzen dira, bakoitzari dagokion hurrenkeraren arabera.

Hirugarrena.– Berdintasunaren alorreko 2020ko ikerlanetarako bekak ukatzea eranskinetan jasotakoei, han adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 4a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

I. ERANSKINA
1. MOTAKO BEKA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
2. MOTAKO BEKA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
3. MOTAKO BEKA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala