Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2020ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3861

1372/2020 EBAZPENA, irailaren 9koa, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Osakidetzako Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuan Abusuko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe utzi den.

920/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuan, Abusuko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Deialdiaren 5. eta 6. oinarrietan aurreikusitakoaren arabera, deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituen hautagairik ez denez epearen barruan aurkeztu, bete gabe utzi behar da.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1197 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea 920/2020 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Osakidetzako Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko Abusuko Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostua betetzeko izendapen askearen bidez.

Bigarrena.– Ebazpen hau intranetean eta Osakidetzaren webgune korporatiboan argitaratzeko erabakia hartzea. Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2020ko irailaren 9a.

Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala