Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2020ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3859

448/2020 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Torrekuako Lehen Mailako Arretako unitateburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe utzi den.

Ekainaren 18ko 400/2020 Ebazpenaren bidez Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Torrekuako Lehen Mailako Arretako unitateburuaren lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen (2020ko uztailaren 16ko EHAA, 139 zk.).

Deialdian ezarritako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu, ordea.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea ekainaren 18ko 400/2020 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Torrekuako Lehen Mailako Arretako unitateburuaren lanpostua izendapen aske bidez betetzekoa zena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzako webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2020ko abuztuaren 14a.

Debabarreneko ESIko zuzendari gerentea,

MARBELLA GARCÍA URBANEJA.


Azterketa dokumentala