Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2020ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3858

189/2020 EBAZPENA, irailaren 11koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Begoña Urcullu San Cristóbal andreari errebokatzen baitzaizkio Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko San Vicenteko osasun zentroan Lehen Mailako Arretako unitateburuaren funtzioak.

Otsailaren 26ko 54/2018 Ebazpenaren bidez, Begoña Urcullu San Cristóbal andrea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko San Vicenteko osasun zentroan Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatu zen Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearekin, azaroaren 11ko 255/1197 Dekretuarekin eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenekin, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Begoña Urcullu San Cristóbal andrea Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko San Vicenteko osasun zentroan Lehen Mailako Arretako unitateburu kargutik kentzea berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko irailaren 13an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2020ko irailaren 11.

Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala