Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2020ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3857

466/2020 EBAZPENA, irailaren 1ekoa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Alfredo Velilla Martinez jauna. Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako Osasun Ataleko buru izendatzen den aldi baterako, lau urteko epe luzagarriarekin.

Abenduaren 5eko 640/2019 Ebazpenaren bidez Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako Osasun Ataleko buruaren postua lehiaketa bidez betetzeko deia egin zen.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Alfredo Velilla Martinez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako Osasun Ataleko buruaren postua betetzeko.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1197 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alfredo Velilla Martinez jauna Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako Osasun Ataleko buru izendatzea aldi baterako. Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat badela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Laugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web orrian argitaratuko da.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Hondarribian, 2020ko irailaren 1a.

Bidasoko ESIko zuzendari gerentea,

JOSE MANUEL LADRON DE GUEVARA PORTUGAL.


Azterketa dokumentala