Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2020ko irailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3856

867/2020 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deklaratzen baita María Teresa Bacigalupe Artacho andrea Osakidetzako Kalitateko zuzendariordearen kargutik kentzea, berak hala eskatuta.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 538/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko apirilaren 27ko EHAA, 80. zk.) María Teresa Bacigalupe Artacho andrea Osakidetzako Kalitateko zuzendariorde izendatu zen.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearekin, azaroaren 11ko 255/1197 Dekretuarekin eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenekin, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Teresa Bacigalupe Artacho andrea Osakidetzako Kalitateko zuzendariordearen kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eginiko lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko abuztuaren 26ko lanaldia bukatzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala