Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2020ko irailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
3812

IRAGARKIA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Adingabeen eta Familiaren Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (77.001 kodea) izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialeko 105. zenbakian (2020ko irailaren 16koa), Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Administrazio-Kontseiluaren lehendakariaren ebazpena argitaratu zen, Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde Autonomoko Adingabeen eta Familiaren Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (77.001 kodea) izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartzen duena, eta baita deialdi horren oinarriak biltzen dituen eranskina ere.

Interesdunek, baldin eta hirugarren oinarrian ezarritako betekizunak betetzen badituzte, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakariari zuzendu behar dizkiote eskaerak urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16. artikuluan xedatutako eraren batean, edo Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Erregistro Orokorrean (San Prudentzio kalea 30, 1.a, 01005 Vitoria-Gasteiz) aurkeztuko dituzte. Horretarako, hamar egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 16a.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zuzendari-kudeatzailea,

JOSÉ FRANCISCO ANTÓN IDRÓQUILIS.


Azterketa dokumentala