Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2020ko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3790

EBAZPENA, 2020ko irailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkaria kargutik kendu eta idazkari berria izendatzen duena.

Otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuak (EHAA, 1988ko otsailaren 18koa) sortu zuen Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea, eta haren helburu nagusitzat ezarri zuen Eusko Jaurlaritzan hezkuntza arloan eskumena zuen sailari aholkuak ematea Euskadiko musika-ikasketen arautzeari buruz, araututako irakaskuntzetan nahiz arautu gabekoetan.

Dekretu horretan arautzen dira, gainera, Batzordeko kideen kargu-uzteak eta izendapenak (3. artikuluko c letran). Horren arabera, idazkaria Batzordearen bileretara joango da, hitzarekin baina botorik gabe, eta Hezkuntzako sailburuordeak izendatuko du Saileko zerbitzu zentraletako langileen artean.

Hezkuntzako sailburuordearen 2019ko martxoaren 14ko Ebazpenaren bidez, M.ª Luisa Helena Sabín andrea izendatu zen Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari. Hezkuntza Saileko zerbitzu zentraletako Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren egituran eta Araubide Bereziko Irakaskuntza Zerbitzuaren osaketan aldaketak izan direnez, kide batek kargua utzi behar du eta beste pertsona bat izendatu behar da haren ordez.

Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari kargutik kentzea M.ª Luisa Helena Sabín andrea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

2. artikulua.– 22/1988 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa betez, Henar Gil Villar andrea izendatzea Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren Araubide Bereziko Ikastetxeen teknikari delako Hezkuntza Saileko zerbitzu zentraletan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 15.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.


Azterketa dokumentala