184. zk., 2020ko irailaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3735
EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 543/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Judizioa: seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 543/2019 prozedura.
Demandatzailea: Bianca Stoica.
Demandatua: Marian Pau.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.
Judizio horretan, ebazpen hau eman da:
49/2020 epaia, Bianca Stoica demandatzailearen eta Marian Pau demandatuaren seme-alabentzako neurriei buruzko 543/2019 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.
Marian Pau demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.