Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2020ko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3719

AGINDUA, 2020ko irailaren 14koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko behin-behineko langile baten kargu-uztea xedatzen baita.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz, kargu-uztea formalizatzen dut, eta, beraz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Noemí Ostolaza Arcauz andrea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko komunikazio-aholkulari lanpostutik kentzea (kodea: 5223; dotazioa: 7) eta egin duen lanarengatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2020ko irailaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak. Dena dela, kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak ematen dituen azken egunarekin.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 14a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala