Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2020ko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
3700

EBAZPENA, 2020ko irailaren 8koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Ertzaintzako lanpostuen behin betiko esleipenak (C198) argitaratzen dituen Ebazpena Gurenet atarian jartzeko data iragartzen duena.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko martxoaren 4ko Ebazpenaren hirugarren puntuan ezarritakoarekin bat etorriz, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baita Ertzaintzaren Fakultatibo eta Teknikarien Eskalako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden eta Musika Bandari atxikita merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez betetzekoak diren lanpostuak betetzeko deialdia, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak, apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatutakoak, emandako eskumenak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea 2020ko irailaren 4an Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko irailaren 4ko Ebazpena jarri dela, zeinaren bidez argitara ematen baitira merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete beharreko lanpostuen behin betiko esleipenak, Ertzaintzako Musika Bandari atxikiak eta honako eskala honetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatuak: Ertzaintzako fakultatiboak eta teknikariak, 2020ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez deituak (C198).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 8a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala