Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2020ko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3641

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 826/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Seme-alaba adingabeentzako neurrietarako adostasun gabeko prozeduran, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratua MHC 826/18-A zenbakiarekin, epaia eman da bi mila eta hemeretziko azaroaren hogeian, zeinaren kopia eskuragarri baitu Cheikh Gaye Wade interesdunak auzitegi honetan, hura osorik ikus dezan; ohartarazten zaio, haren aurka, errekurtso hau aurkeztu dezakeela:

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-zenbateko hori kontsignatu izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Cheikh Gaye Wade demandatuari jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau Bilbon (Bizkaia), 2020ko irailaren 1ean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala