Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2020ko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
3640

EDIKTUA, 24/2018 instantzia-prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Juan Antonio Aldama Ulibarri jaunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

JAKINARAZTEN DUT:

Sala honetan 24/2018 instantzia-prozedura gisa izapidetutako gaian, Auzitegi Gorenak epaia ezarri duela 2020-06-16an. Hona hemen epaiaren goiburua eta epaitza bera, hitzez hitz:

AUZITEGI GORENA
463/202 EPAIA

Jaun-andreak:

María Luisa Segoviano Astaburuaga and.

María Lourdes Arastey Sahún and.

Antonio V. Sempere Navarro jn.

Ricardo Bodas Martín jn.

Ignacio Garcia-Perrote Escartín jn.

Madril, 2020ko ekainaren 16a.

Sala honek berariaz aztertu ditu LAB sindikatuak –Muniozguren Ibarguren letraduak ordezkatu eta defendatuak–, Asociación Empresarial AVESAT enpresa-erakundeak –Elorriaga Díaz de Tuesta letraduak ordezkatu eta defendatuak–, eta Euskal Langileen Alkartasuna Solidaridad de Trabajadores Vascos (ELA/STV) konfederazio sindikalak –Kortabarria Arenaza letraduak ordezkatu eta defendatuak– jarritako kasazio-errekurtsoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren 2018ko azaroaren 6ko epaiaren aurka, 24/2018 autoetan. Auto horiek Ibaia Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eskatuta bideratu dira AVESAT, CC.OO., ELA, UGT eta LAB sindikatuen aurka, gatazka kolektiboa hizpide.

Errekurtsoak jaso dituen alderdi gisa IBAIA Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea agertu da, Izaguirre Maticorena letraduak ordezkatua eta defendatua.

Txostengilea Antonio V. Sempere Navarro jauna izan da.

EPAITZA

Hori guztia dela eta, Erregearen izenean eta Konstituzioak ematen dion agintaritzaren bidez, Sala honek honako hau erabaki du:

1.– Asociación Empresarial AVESAT enpresa-eraketak –Elorriaga Díaz de Tuesta letraduak ordezkatu eta defendatuak– jarritako kasazio-errekurtsoa ezestea.

2.– LAB sindikatuak –Muniozguren lbarguren letraduak ordezkatu eta defendatuak– jarritako kasazio-errekurtsoa ezestea.

3.– Euskal Langileen Alkartasuna Solidaridad de Trabajadores Vascos (ELA/STV) Konfederazio Sindikalak –Kortabarria Arenaza letraduak ordezkatu eta defendatuak– jarritako kasazio-errekurtsoa ezestea.

4.– Berrestea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren 2018ko azaroaren 6ko epaia, 24/2018 autoetan. Auto horiek IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eskatuta bideratu dira, AVESAT, CC.OO., ELA, UGT eta LAB sindikatuen kontra, gatazka kolektiboa hizpide. Beraz, epai hori irmoa dela baieztatzen dugu.

5.– Ez egitea berariazko adierazpenik kostuen ezarpenari buruz, alde bakoitzak bere kostuen ardura hartu beharko duelarik.

6.– Epai hau Euskal Herriko Agintaritza Ofizialean argitaratu dadila agintzea.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta txertatu bedi lege-bilduman.

Hala adostu eta sinatu da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon, bi mila eta hogeiko irailaren zazpian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala