Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2020ko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3639

EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita euskal kultura-ondarea OAI-PMH biltegien bitartez katalogatu, digitalizatu, kontserbatu eta hedatzeko 2020ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdiko kalifikazio-batzordearen kideen izendapena.

Aztertu egin da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 24ko Agindua, zeinaren bitartez euskal kultura-ondarea OAI-PMH biltegien bitartez katalogatu, digitalizatu, kontserbatu eta hedatzeko 2020ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia egiten baita.

Agindu horren 11. artikuluaren arabera, kalifikazio-batzorde horren osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kalifikazio-batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Gumersinda Barbeito Meizosa andrea, Euskadiko Liburutegiaren ardura duen zerbitzuburua.

– June Gómez Alonso andrea, Euskadiko Liburutegiaren teknikaria.

– Juan Carlos Soto Pérez jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna, kalifikazio-batzordearen Idazkari-lanetan jardungo duena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 20a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala