Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2020ko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3630

EBAZPENA, 2020ko irailaren 4koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena. Honen bidez argitaratzen da Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko uztailaren 11ko Aginduan aurreikusten diren laguntzen onuradun diren entitateen zerrenda (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten sindikatuentzako dirulaguntzak arautzen dira).

Dirulaguntzen publizitate printzipioari jarraituz eta aipatutako aginduaren 9.4 artikulua betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2019ko uztailaren 11ko Aginduaren arabera laguntzak eskatu ondoren onartu diren dirulaguntzen zerrenda, entitate onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinean azaltzen den moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 4a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala