
179. zk., 2020ko irailaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (348 KB - 11 orri.)
- EPUB (670 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3587
EBAZPENA, 2020ko irailaren 1ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, zeinaren bidez esleitzen baitira Euskalgintza deialdiari dagozkion 2020ko dirulaguntzak.
Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzeko (Euskalgintza deialdia) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2020ko apirilaren 7an emandako aginduak finkatutakoari jarraituz (2020ko apirilaren 15eko EHAA, 71. zk.) eta, aldi berean, balorazio-batzordeak eginiko proposamena gogoan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Dirulaguntzarik ez ematea I. eranskinean zehazten diren egitasmoei, ematea agindu horretan finkatutako baldintzetako bat ez betetzeagatik.
2. artikulua.– Diruz laguntzea agindu horretan finkatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak (II. eranskina).
3. artikulua.– Interesatuei ebazpen honen berri ematea.
4. artikulua.– Diruz lagundutako egitasmoen berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.
5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat ados ez badago hartutako ebazpenarekin, eta gora jo nahi badu, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean gorako errekurtsoa aurkez diezaioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 1a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MIREN DOBARAN URRUTIA.
RSS