Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2020ko irailaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
3524

23/2020 DEKRETUA, irailaren 7koa, lehendakariarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua izendatzeko dena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenen arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– María Aranzazu Tapia Otaegui andrearen merezimenduak eta dohainak kontuan hartuta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu izendatzen dut.

Agintari eta herritar guztiei agintzen diet bete ditzatela legeen arabera dagozkion egitekoak betetzean ematen dituen aginduak pertsona eta agintari legez dagokion begirunea erakutsita.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala