Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2020ko irailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3477

EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 21ekoa, Trafikoko zuzendariarena, zeinaren bidez zenbait udalerriren zerrenda argitara ematen baita; izan ere, zerrendako herrietan Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu du hiri barruko bideetan egindako zirkulazioko arau-hausteak zehatzeko eskumena.

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 84.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, hiri barruko bideetan egindako zirkulazioko arau-hausteak zehatzea udal bakoitzeko alkateari dagokio.

Hala ere, agindu horren laugarren paragrafoan aurreikusten denez, trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta funtzioak transferituta dituzten autonomia-erkidegoek beren gain hartuko dute alkateen eskumen hori, baldin eta alkateek ezin badute eskumena erabili, egiaztatutako arrazoiengatik edota udal zerbitzuak urriak izateagatik.

Ebazpen honen helburua da Trafiko Zuzendaritzak eskumen hori bere gain hartu duen udalerrien zerrenda argitaratzea.

Hortaz, hau

EBAZTEN DUT:

EAEko zenbait udalerriren zerrenda argitaratzea, udalerri horien barruko bideetan egindako zirkulazioko arau-hauste guztiengatik edo batzuengatik hasitako zehapen-espedienteak izapidetzeko eta ebazteko eskumena Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu baitu. Udalerrien zerrenda eranskinean dago.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 21a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala