Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2020ko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZARAUZKO UDALA
3472

IRAGARKIA, Zarauzko soinu-giroa hobetzeko ekintza Planaren behin betiko onespenari buruzkoa.

2020ko uztailaren 27an egindako bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak honako hau erabaki zuen:

EAEko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretuaren arabera, 10.000 biztanletik gorako udalak behartuta daude zarata-mapa eta horri dagokion soinu-giroa hobetzeko ekintza plana egitera.

Zarauzko Udalak AAC Centro Acústica Aplicada SL sozietateari adjudikatu zion kontratua Zarauzko zarata-mapa idatz zezan eta, ondoren, hots-kutsaduraren arloko Ekintza Plana egin zezan.

Udalak 2018ko abuztuaren 10ean onartu zuen behin betiko Zarauzko zarata-mapa.

2019ko abenduaren 2an, parte-hartze prozesuaren ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onespena eman zion Zarauzko soinu-giroa hobetzeko Ekintza Planari.

Ekintza Plana jendaurrean jarri zen; guztira 5 alegazio edo iradokizun aurkeztu zituzten. Aldi berean, plana bidali zitzaien zarata-foko nagusiak diren garraio azpiegituretako titularrei: Foru Aldundia (A8, N-634 eta GI-2633) eta Eusko Trenbide Sarea (Bilbao-Donostia trenbidea).

Ekintza Planaren talde egileek eta Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuak alegazioei buruzko txostenak egin zituzten. Espedientearen berri eman zen Lurraldeko informazio-batzordean.

Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuak hala proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak, aho batez,

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Erantzuna ematea alegazio eta iradokizunei AAC aholkularitzaren 2020ko maiatzaren 19ko txostenaren eta Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuaren ekainaren 22ko 312/2020 txostenaren arabera. Akordioari erantsi egin zaio alegazio bakoitzaren erantzun laburtua, eta interesdun bakoitzari behin betiko onespenarekin batera jakinaraziko zaio.

Bigarrena.– Behin betiko onespena ematea Zarauzko soinu-giroa hobetzeko Ekintza Planari. AAC SL sozietateak idatzi du onartu den dokumentua eta 2019ko maiatzeko data dauka (hasieran onartu zen bera).

Hirugarrena.– Behin betiko onespena jakitera emango da Gipuzkoako eta Euskal Herriko aldizkari ofizialetan eta probintzian gehien zabaltzen den egunkarian.

Onartu den Ekintza Plana Eusko Jaurlaritzara (Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailera) eta Gipuzkoako Foru Aldundira (Ingurumena eta Obra Hidraulikoko Departamentura) bidaliko dira.

Akordioaren testu osoa, besteak beste, alegazioei emandako erantzunak eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2020ko abuztuaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (157. zenbakia) argitara eman dira.

Zarautz, 2020ko abuztuaren 27a.

Alkatea,

XABIER TXURRUKA FERNANDEZ.


Azterketa dokumentala