Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2020ko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3465

AGINDUA, 2020ko uztailaren 22koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2020-2022 aldirako dirulaguntzetarako deialdia egiten duena.

Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 76. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta haren lurralde historikoen administrazioek lan publikoa finantzatzera zuzendutako aurrekontu-atalen % 1 baliatu behar dute, gutxienez, Euskal Kultura Ondarea osatzen duten ondasunak kontserbatzeko, zaintzeko, haien zabalkundea egiteko eta haien balioa nabarmentzeko.

Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 aurreko Legean aipatutako betebeharra xedatzen zuen artikulua garatuz, Eusko Jaurlaritzak uztailaren 28ko 204/1998 Dekretua eman zuen, aurrekontu-erreserba horren arau erregulatzaileak onartzen dituena. Bertan xedatzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagokionez, erreserba hori bihurtzea, zatika edo osorik, kultura-arloan eskumenak dituen sailaren kargurako diru-atal, eta, hala, aurrekontu-erreserba horrek dituen helburuak benetan gauzatzea.

Era berean, Euskal Kultura Ondarea zaindu, aberastu, babestu, hedatu eta sustatzeko inbertsioetarako aurrekontu-funtsak aplikatzeko jarraitu behar diren irizpideak oraindik indarrean den 1999ko otsailaren 19ko Aginduan daude jasota. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 30eko Aginduak aldatu egin zuen agindu hori.

Agindu hau, gainera, sailak 2018-2020 aldirako duen Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago (Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez onartutakoa), bai eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 30eko Agindu bidez onartutako 2020rako Dirulaguntzen Urteko Planean ere.

Aipatutako aurrekontu-erreserbatik datozen kopuruak zuzen bideratzeko eta behar bezala erabiltzeko xedez, agindu honen helburua da aipatutako dirulaguntzetarako deialdia egitea, eta, halaber, zein baldintza eta eratan eskatuko eta ebatziko diren arautzea, betiere helburu horretarako esleituko den zenbatekoaren kargura, hau da, «ehuneko bat kulturala» deritzonaren kontura.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da, batetik, Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko jarduerak sustatzeko dirulaguntzetarako deialdia egitea, eta, bestetik, dirulaguntza horiek emateko araubidea finkatzea. Agindu honen helburutik kanpo geratzen dira Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legeko 3.3.a) eta e) artikuluetan jasotako jarduketa oro; izan ere, lurralde historikoetako foru aldundien eskumenekoak dira. 2020tik 2022ra bitartean egin beharko dira diruz laguntzen diren proiektuak.

2. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Agindu honen babesean laguntzen diren jarduerek bat etorri behar dute, nahitaez, babes-araudiarekin eta araudi hori garatzen duen hirigintza-plangintzarekin. Hona hemen zein kategoriatan sailkatzen diren jarduerok:

a) Diruz lagunduko dira Babes Bereziko edo Ertaineko Kultura Ondareak, aitortuak edo aitortuak izateko espedientea hasita dutenak, taldeko kategoriarekin; batik bat, jarduera hauek:

– Babestutako multzoari balioa emateko oztopo diren elementuak eta zatiak, baita eraikuntzak eta eraikin osoak ere, deuseztatzea, eraistea edo kentzea.

– Alde zaharretan dauden jabetzen lotekako banaketari eustea, oro har partzela gotiko esaten zaienetan egiturazko ordezkatze-jarduketa bati ekiten zaionean, babes-araubideko irizpideei jarraituta.

– Babes Bereziko, Babes Ertaineko eta Oinarrizko Babeseko eraikinak berrerabiltzea: berrerabilpentzat ulertuko da eraikinarekin bateragarria den erabilera bereizgarria aldatzea eta gutxienez azken bost urteetan etendako erabilera bereizgarriari berriro ekitea. Kontzeptu horren ondorioz, honako hauek lagundu ahal izango dira diruz: eraikina berrerabiltzeko beharrezkoak diren barneko esku-hartzeak, instalazioak, obra-zuzendaritzak eta proiektu teknikoak.

– Aztarnategi arkeologikoetako egitura arkeologiko esanguratsuak sendotzea, albo batera utzita balioa emateko proiekturik ez dutenak.

– Orubearen edo egituren aurretiko azterlanak (arkeologikoak, dokumentalak, eta abar); betiere, horien helburua balioa ematea, birgaitzea eta abar bada. Ondasunean esku hartzeko proiektuaren parte gisa integratuko diren azterlanak dira.

b) Diruz lagunduko dira Babes Bereziko edo Ertaineko Kultura Ondasunak, landa-izaerakoak edo industrialak, aitortuak edo aitortuak izateko espedientea hasita dutenak, kategoria indibidualarekin; batik bat, aipatutako ondareari balioa eman eta hura berrerabiltzeko helburua dutenak. Berrerabilpentzat ulertuko da eraikinarekin bateragarria den erabilera bereizgarria aldatzea, edota gutxienez azken bost urteetan etendako erabilera bereizgarriari berriro ekitea. Kontzeptu horren ondorioz, honako hauek lagundu ahal izango dira diruz: eraikina berrerabiltzeko beharrezkoak diren barneko esku-hartzeak, instalazioak, obra-zuzendaritzak eta proiektu teknikoak.

c) Babes Bereziko edo Ertaineko Kultura Ondasunen garrantzia nabarmentzea, aitortuak edo aitortuak izateko espedientea hasita dutenak, edozein kategoriatakoak: bereziki aintzat hartuko dira halako ondasunen garrantzia nabarmentzeko eta eginkizun hori exekutatzeko premiari buruzko azterketa global batetik abiatzen diren ekimenak, eta, haien artean, aipatutako kultura-ondasunak babesteko premiaz gizartea sentsibilizatzea helburutzat duten proiektuak (bisita gidatuak egiteko programak eta abar).

Halaber, apartatu horretan, diruz lagundu ahalko dira balioa emateko xedea duten proiektuak, dagokion ondasunari balioa ematearekin bateragarriak ez diren eraikuntzen eta eraikinen elementu edo zati batzuk kentzea barne hartzen badute, edota are eraikuntzak eta eraikinak beraiek osorik kentzea ere, bai eta aurretiazko azterlanak eta egitura arkeologikoen kontsolidazioak ere.

Kanpoan geratuko dira helburu nagusitzat honako hauetakoren bat duten proiektuak: babestutako lurrak eta ondasunak erostea; ikastaroak eta biltzarrak; lehiaketak; programa informatikoak; eta web-orriak sortu eta mantentzea, eta argitalpenak (liburuak, monografiak...); azken kasu horretan, salbuespen izango dira diruz lagundutako jarduera ulertzeko beharrezkoak direnak.

d) Babes Berezi edo Ertaineko Kultura Ondasun higiezinak edo haien ingurunea desjabetzeko finantzaketa. Kategoria honetan, tokiko administrazioak ondasun horiek eta haien ingurunea eskuratzea baino ezin izango da lagundu diruz. Tokiko administraziotzat hartzen dira udalak, mankomunitateak, koadrilak, kontzejuak eta tokiko administrazioa osatzen duten gainerako entitateak. Desjabetzearen helburua izango da deklarazioan sartzen den kultura-ondasunari edo haren zati esanguratsu bati balioa ematea.

d.1.– Ondare arkeologikoa:

Kontzeptu honetan, honako hauen desjabetzea baino ez da lagunduko diruz: labar-artedun haitzuloen ingurunea, eremu urbanoetatik kanpoko gotorlekuak eta monumentu megalitikoak, baita bi azken horietako inguruneak ere.

d.2.– Ondare eraikia:

Kontzeptu honetan, modu indibidualean Babes Berezia duten Kultura Ondasun Higiezinen edota beren inguruaren desjabetzea bakarrik lagundu ahalko da diruz, baldin eta monumentu-deklarazioa badute edo multzo baten parte badira, eta xedea baldin bada ondare horri balioa ematea.

e) Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan sartuta dauden ondasunak edo babestuak izateko espedientea irekita dutenak zaindu, aberastu eta babesteko beste edozein jarduera; betiere, jarduera hori bat baldin badator Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean jasotako helburuekin, eta ez badago jasota Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren beste agindu espezifiko batzuetan.

3. artikulua.– Hartzaileak.

1.– Dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte deialdi honetan deskribatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak garatzen dituzten ondasunen jabe diren pertsona fisiko eta juridikoek, edo irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko publiko zein pribatuek, honako zehaztapen hauek aintzat hartuta.

Onuradun izan daitezke, halaber, pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak (publikoak zein pribatuak), ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, diruz lagundutako jarduerak garatu ditzaketenak, nahiz eta nortasun juridikorik izan ez, hala ezarrita baitago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan.

Elkarteak badira (pertsona fisiko edo juridikoak, publiko zein pribatuak, nortasun gabeak), berariaz jaso beharko dute, eskabidean nahiz laguntza emateko ebazpenean, elkarteko kide bakoitzak exekuzioan zer konpromiso hartu duen bere gain eta haietako bakoitzari zenbateko dirulaguntza aplikatu behar zaion; izan ere, haiek ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da. Ordezkari edo ahaldun horrek nahikoa ahal izango du zenbait obligazio betetzeko; hain zuzen ere, taldeari, onuradun gisa, dagozkion obligazioak betetzeko. Taldea ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan ezarritako preskripzio-epea bukatu arte.

2.– Agindu honen 2. artikuluko a), b), c) eta e) letretan deskribatutako jarduerei dagozkien dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte artikulu horretan aipatutako jarduerak burutzen dituzten ondasunen jabe diren pertsona fisikoek eta juridikoek, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatu zein publikoek edo nortasun juridikorik gabeko erakundeek.

3.– Agindu honetako 2. artikuluko d) letrako jarduerei dagozkien dirulaguntzak honako hauek bakarrik eskatu ahal izango dituzte: Toki Administrazioko entitateak edo entitateek, edo haien menpeko organoek; baldin eta aipatutako dirulaguntzen xede diren ondasunak eta lurrak eskuratzen badituzte.

4.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak aipatzen dituen birgaitzeko hirigintza-sozietateak baldin badaude, sozietate horien bitartez bideratu ahal izango dira 2. artikuluaren (kultura-ondasun aitortuak edo izaera kolektiboko kategoriakotzat deklaratzeko espedientea hasita dutenak) a) letrako jarduerak diruz laguntzeko eskabideak (317/2002 Dekretua, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa).

4. artikulua.– Erakunde edo pertsona eskatzaileen betekizunak.

1.– Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta, pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea, eta, beharrezkoa bada, dagokion erregistroan inskribatuta egotea.

2.– Pertsona fisiko nahiz juridikoek beteta izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

3.– Agindu honetan jasotako dirulaguntzak emateko ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak. Prozedura amaituko balitz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriz, eta itzulketa ez balitz gauzatuko ordainketa egiteko borondatezko epean, baldintzapean emandako dirulaguntza hori indargabetu egingo litzateke, onuradun izateko debekua dakarren egoeretako batean egoteagatik.

4.– Ezingo dira pertsona edo erakunde onuradun izan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako betebeharrak betetzen ez dituzten erakunde eskatzaileak, ezta lege horietan aurreikusitako baldintzetan sexuagatiko diskriminazioa egiten dutenak ere.

5.– Lehenago aipatutako baldintzez gainera, aplikatzekoak izango dira onuradun izateko gainerako debekuak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan bildutakoak.

5. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Lehenengo artikuluan aurreikusitako helbururako baliabide ekonomikoak bi milioi eta laurehun mila euro (2.400.00) izango dira; horietatik 800.000 euro 2020. urteko ordainketa-kredituei dagozkie, 800.000 euro 2021. urteko konpromiso-kredituei eta, azkenik, 800.000 euro 2022. urteko konpromiso-kredituei.

6. artikulua.– Dirulaguntzen muga edo gehieneko eta gutxieneko zenbatekoa.

Agindu honetan xedatutakoaren arabera emango diren dirulaguntzen gehieneko muga hauxe izango da: diruz lagundu daitekeen aurrekontuko diru-zenbatekoaren ehuneko ehun (% 100). Alde zaharretako jabetzen lotekako banaketa-erregimenari eusteko dirulaguntzen kasuan, berriz, diruz lagundu daitekeen aurrekontuko diru-zenbatekoaren ehuneko hamabost (% 15) izango da gehieneko muga. Inoiz ere ez da onartuko gainfinantzaketarik. Agindu honen babespean ematen den dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa ez da inoiz izango 300.000 eurotik gorakoa. Hori guztia, betiere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bere aurrekontuetan helburu horretarako esleitzen dituen kopuruen barruan.

7. artikulua.– Proiektuak gauzatzeko epea.

Diruz lagundutako proiektuak 2020ko ekitaldian hasi beharko dira edo hasita egon beharko dute, eta, beranduenik ere, 2022ko abenduaren 31 baino lehenago amaitu beharko dira.

8. artikulua.– Bateragarritasuna.

Agindu honen bitartez deitzen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako deitzen duten beste edozein laguntza edo dirulaguntzarekin –Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailetik helburu bererako jasotako dirulaguntza izendunak izan ezik–, bai eta beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin ere; betiere, laguntzen helburu den jarduerarako jasotzen diren zenbateko guztien baturak gainfinantzaketarik eragiten ez badu haiek emateko erabili den aurrekontuarekiko. Halakorik jazotzen bada, deialdi honen babespean emandako laguntza murriztuko da, gehiegizkoa den partea kenduta.

9. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Pertsona fisiko interesdunek bitarteko elektronikoak nahiz presentzialak erabili ahal izango dituzte prozedura honetako izapide guztiak eskatu, kontsultatu eta gauzatzeko, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 14. artikuluan. Eskabidea eta dokumentuak aurrez aurre aurkezteak edo bide elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi nahitaez baliabide horiek erabili behar direnik prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke eta.

Pertsona juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek, ordea, bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte, nahitaez, prozedura administratiboaren edozein izapide egiteko.

3.– Eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahal izango dira Kultura Ondarearen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean; betiere, eskabide normalizatuaren bitartez, zeina osorik eta behar bezala bete beharko den (aipatutako erregistro osagarriak zerrendatuta daude apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan). Eskabide-eredua eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0034806) eta Administrazio Publikoen erregistro-gaietako arretarako bulegoetan.

4.– Eskabideak, halaber, bitarteko elektronikoz aurkeztu ahal izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako erregistro elektronikoetan.

Eskabide-eredua eskuragarri dago, formatu editagarrian, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren esteka honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0034806

Eskaera egin osteko izapide elektronikoak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen egoitza elektronikoko «Nire karpeta» aplikazioaren bidez egingo dira, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

5.– Eskaera eta ondorengo izapideak pertsona edo erakunde eskatzailearen ordezkari batek egin ahal izango ditu, hori ere modu elektronikoan; horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

6.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko argibideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren esteka honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0034806

7.– Erakunde edo pertsona eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete eskabidea eta dokumentazioa, aukeran. Halaber, pertsona edo entitate eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, hala xedatuta baitago Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan.

10. artikulua.– Erakunde edo pertsona eskatzaileen betekizunak egiaztatzea.

1.– Pertsona edo erakunde eskatzailearen betekizunak egiaztatzeko, izan pertsona fisikoa zein juridikoa, organo emaileak ofizioz jaso eta kontsultatu ahalko ditu administrazio publikoen esku dauden dokumentu eta datu guztiak, zerga-betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari buruzko egiaztagiriak barne. Hala ere, pertsona fisikoen kasuan, horiek kontsultatzea berariaz aurkaratu daiteke. Horretarako, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.6 artikuluari jarraituz, eskabidearekin batera egindako erantzukizunpeko adierazpen baten bitartez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira:

a) Helburu berarekin beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatuz gero eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri ematea.

b) Eskaera egiten duen pertsonak edo erakundeak ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrena).

c) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako printzipioak eta betebeharrak betetzea.

d) Halaber, erakunde edo pertsona eskatzaileak adierazi behar du eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela.

11. artikulua.– Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Jarduerari buruzko memoria zehatza; bertan, berariaz eta kronogramaren bidez, urtealdi bakoitzeko jardueren garapena adierazi beharko da. Nolanahi ere, jarduera horiek 2020an hasi beharko dira, eta 2022ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.

b) Jarduerako diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0034806) formatu editagarrian eskuratu daitekeen «Gastuen eta diru-sarreren aurrekontua» ereduaren araberakoa.

Ereduak barne hartzen du pertsona edo erakunde eskatzaileak BEZaren aitorpena aurkezteko betebeharra duela dioen aitorpena, zerga hori diruz lagundu daitekeen gastutzat hartzen den ala ez zehazteko.

c) Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen beste baliabide edo laguntza batzuk eskatu edo eskuratu izanaren agiriak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren estekan (aurreko apartatuan aipatutakoa) formatu editagarrian eskuratu daitekeen «Bestelako finantzaketa-iturriak» ereduaren arabera.

d) Jabetza-agiriak, eskatzaileak ondasunaren jabe diren pertsonak fisikoak edo pertsona juridiko pribatuak badira.

e) Ondasunaren jabearen ziurtagiria, erakunde eskatzaileak garatu beharreko jarduerarekin bat datorrena, baldin eta erakunde hori irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatu ez jabeduna bada, salbu eta eskaeraren xede den jarduerak ez badio zuzenean eragiten ondasunari.

f) Jardueren proiektu teknikoak, lizentziak eta baimenak, aurreikusi diren esku-hartzeetan beharrezkoak badira; edo horiek eskatu izanaren agiriak, hartara eragotzi gabe, behin lortuz gero, horien egiaztagiriak aurkeztu beharra, dirulaguntza justifikatu ahal izateko.

g) Gutxienez azken bost urteotan etendako higiezinaren erabilera bereizgarriari berriz ekitea helburu duten proiektuen kasuan, gorabehera horren berri ematen duen zinpeko adierazpena, bai eta eraikinaren azken bost urteotako ur eta argiaren ordainagiriak ere.

h) Hala badagokio, eta 16.1.e) artikuluko irizpidearen arabera baloratzeko, memoria zehatza, jardueraren eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko neurri zehatzekin. Memoriak datu banakatuak, aurrekontua eta adierazleak jaso beharko ditu, aplikatutako berdintasun-neurrien eraginkortasuna ebaluatu ahal izateko jarduera gauzatu ondoren.

i) Hala badagokio, eta 16.1.f) artikuluaren irizpidearen arabera baloratzeko, jarduera gauzatzean gizarte-erantzukizuneko irizpideak aplikatu direla egiaztatzea, hala nola, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen egiaztapena; desgaitasuna duten pertsonen, pertsona behartsuen edo talde kalteberetako kideen gizarteratzea eta laneratzea; edo enplegu-zentro berezien edo laneratze-enpresen bidezko azpikontratazioa.

j) Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan sartutako kultura-ondasunak edota beren ingurunea desjabetzeari buruzko agiriak.

k) Oro har, eskatutako dirulaguntzaren berme izango den beste edozein txosten, dagokion kalifikazioa eta balorazioa egiteko balio badu.

12. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak.

13. artikulua.– Dokumentazioa aztertzea eta akatsak zuzentzea.

1.– Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egiaztatuko du eskaera epe barruan eta behar bezala egin dela eta eskatzen den dokumentazio guztia aurkeztu dela.

2.– Eskabidea izapidetzea onartzeko beharrezkoa den dokumenturen bat falta bada edo dokumentu horietan zerbait gaizki dagoela ikusten bada, edo balioesteko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkitzen badira, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela ulertuko dela; hartarako, ebazpen bat emango da aldez aurretik.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, pertsona juridiko batek edo nortasun juridikorik ez duen entitate batek modu presentzialean aurkezten badu eskabidea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak interesdunari eskatuko dio akatsa zuzen dezan, eskabidea bitarteko elektronikoz aurkeztuta. Horretarako, zuzenketa egin zen eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

14. artikulua.– Balorazio Batzordea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskabideok aztertu eta horiek onartu ala ez ebazteko eta onartutako eskabideen jarduerak baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Batzorde horrek, ezarritako esleipen-irizpideak kontuan hartuta, dagokion ebazpen-proposamena igorriko dio Kulturako Sailburuordetzako titularrari. Honako hauek osatuko dute batzordea:

2.– Batzordeak osaera orekatua izan beharko du. Hain zuzen ere, bi sexuek gutxienez % 40ko ordezkaritza izango dute, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera. Honako hauek osatuko dute batzordea:

a) Kultura Ondarearen zuzendaria edo hark eskuordetutako pertsona. Batzordeburua izango da, eta, boto-berdinketak egonez gero, bere kalitate-botoaz ebatziko ditu.

b) Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.

c) Kultura Ondarearen Zuzendaritzako talde teknikoko bi pertsona, Kultura Sailburuordetzako titularrak izendatutakoak.

3.– Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko teknikari bat, Kultura Sailburuordetzako titularrak izendatua. Batzordeko idazkaria izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez. Idazkariaren egitekoa izango da kide anitzeko organo horren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaintzea, haren jarduketak ziurtatzea eta eraketarako nahiz erabakiak hartzeko prozedura eta arauak errespetatzen direla bermatzea.

4.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Balorazio Batzordearen osaera, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

5.– Balorazio Batzordeak, egoki deritzonean, proiektuaren gai zehatz eta espezifikoan edo zeharkako gaietan (adibidez, genero-ikuspegian) aditu diren aholkularien laguntza eskatu ahal izango du.

6.– Balorazio Batzordea balio osoz eratzeko, beharrezkoa izango da, gutxienez, batzordeburua eta idazkaria egotea, bai eta, gutxienez, batzordekideen erdiak ere.

7.– Balorazio Batzordeko kideak abstenitu egingo dira, eta ezetsiak izan daitezke, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

15. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.

Norgehiagoka-prozedura hau erabiliko da agindu honetan jasotako dirulaguntzak emateko:

1.– Eskabideak aurkezteko epea bukatu ostean, eta, hala badagokio, 13. artikuluan aurreikusitako izapidea gauzatutakoan, Balorazio Batzordeak ebaluatu egingo ditu agindu honetan ezarritako betekizunak betetzen dituzten jarduerak, hurrengo artikuluan finkatzen diren irizpideen arabera.

2.– Dirulaguntza jaso ahal izateko, jarduerek gutxienez hirurogei (60) puntu lortu beharko dituzte ebaluazio-fasean.

16. artikulua.– Ebaluazio- eta hautaketa-irizpideak.

Irizpide hauek erabiliko dira jarduerak ebaluatzeko eta hautatzeko.

1.– 2. artikuluaren a), b), c) eta e) apartatuetan aipatzen diren eta diruz lagundu daitezkeen jardueren kasuan:

a) Jardueraren interesa eta kalitatea, kulturaren ikuspegitik:

Eman beharreko puntuazio osotik, 45 puntuko balorazioa emango da gehienez ere.

a.1.– Ondasunaren interesa era honetan ebaluatuko da:

– Babes Berezi edo Ertaineko Kultura Ondasunak, izaera kolektiboko kategoriarekin:

Gehienez, 45 puntu: kultura-ondasun osoari eragiten dioten jarduerak.

Gehienez, 40 puntu: izaera kolektiboko kategoria duen ondasunean sartutako Babes Berezi indibidualeko Kultura Ondasunen gaineko jarduerak, harresiei eta gotorlekuei eragiten dieten esku-hartzeak, eta lotekako banaketari eustea (partzelazio gotikoa deritzona).

Gehienez, 35 puntu: izaera kolektiboko kategoria duen ondasunean sartutako Babes Ertain Indibidualeko Kultura Ondasunen gaineko jarduerak.

Gehienez, 25 puntu: izaera kolektiboko kategoria duen ondasunean sartutako Oinarrizko Babes Indibidualeko Kultura Ondasunen gaineko jarduerak.

– Babes Berezi edo Ertaineko Kultura Ondasunak, izaera indibidualeko kategoriarekin: gehienez, 40 puntu.

– Kultura Ondasuna balioan jartzeko beste proiektu batzuk: gehienez, 35 puntu.

a.2.– Jardueraren kalitatea lortutako puntuazioaren eta jardueraren interesaren gainean aplikatu beharreko faktore honen bidez baloratuko da:

– Kalitate handia: 1. Ondasunaren ondare-balio guztiak azpimarratzeko edo hedatzeko behar diren helburu, ekintza, teknika edo material onenak barne hartzen dituzten jarduerak.

– Kalitate ertaina: 0,7. Ondasunaren ondare-balioetako batzuk azpimarratzeko edo hedatzeko behar diren helburu, ekintza, teknika edo material egokiak barne hartzen dituzten jarduerak.

– Kalitate txikia: 0,5. Ondasunaren ondare-balioak zati batean soilik azpimarratzeko edo hedatzeko behar diren helburu, ekintza, teknika edo material onargarriak barne hartzen dituzten jarduerak.

b) Eskabideko proiektuaren edo ekimenaren ezaugarri teknikoak.

Gehienez ere 25 puntu emango zaizkie proposatutako ekimenarekin lortu nahi diren helburuak zehatz adierazten dituzten proiektuei eta proiektuaren garapen zehatza aurkezten dutenei, finkatutako helburuak erdiesteko egin behar diren obra-motak adierazten badituzte, betiere.

c) Jardueraren eragina eta kanpoko zabalkundea:

Eman beharreko puntuazio osotik, 10 puntuko balorazioa emango da gehienez ere.

Gehienez 10 puntu: udalaz gaindiko eragina duten jarduerak.

Gehienez 5 puntu: udalerrian eragina duten jarduerak.

d) Jardueraren autofinantzaketa-maila, aurkeztutako aurrekontu globalari dagokionez. Eman beharreko puntuazio osotik, 10 puntuko balorazioa emango da gehienez ere.

Dirulaguntzaren helburua betetzeko guztizko aurrekontuaren % 50 beste baliabide pribatu edo publiko batzuen bitartez ordaindu zaien proiektuei gehieneko puntuazioa (10 puntu) emango zaie. Hala, premisa horretan oinarriturik eta hiruko erregelaren bidez logika matematikoa aplikatuz lortuko da proiektu bakoitzari dagokion puntuazioa.

e) Genero-ikuspegiaren integrazioa.

Gehienez ere 5 puntu emango dira:

– Emakumeek euskal kultura-ondareari egiten dioten ekarpena balioesteko, hedatzeko eta ikusarazteko eragin onuragarria duten jarduerak.

– Zuzeneko azken onuradun edo erabiltzaile gisa emakumeak dituzten jarduerak.

– Jardueraren eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko neurri zehatzak jasotzen dituzten proiektuak, bai onuradunei dagokienez, bai jarduera gauzatuko duten langileei dagokienez.

f) Irabazi-asmorik gabeko erakundea izatea edo jarduera gauzatzean gizarte-erantzukizuneko irizpideak betetzen direla egiaztatzea.

5 puntu emango dira baldintza hauetako bat edo batzuk egiaztatzen badira:

– Irabazi-asmorik gabeko erakundea.

– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako gaietan indarrean dagoen egiaztapena.

– Desgaitasunen bat duten pertsonak, pertsona behartsuak edo talde zaurgarrietako pertsonak gizarteratzea eta laneratzea.

– Enplegu Zentro Berezien edo Laneratzeko Enpresen bidezko azpikontratazioa.

2.– 2. artikuluaren d) apartatuan aipatzen diren eta diruz lagundu daitezkeen jardueren kasuan:

a) Ikuspegi kulturaletik jardueraren interesa eta kalitatea, eta proiektuaren ezaugarri teknikoak. Eman beharreko puntuazio osotik, 40 puntuko balorazioa emango da gehienez ere.

a.1.– Ondasunaren interesa era honetan ebaluatuko da:

– Gehienez, 40 puntu: Babes Bereziko Eremu Arkeologikoak edo Babes Bereziko Kultura Ondasun Higiezinak, izaera kolektiboko kategoria duen Babes Bereziko Kultura Ondasun batean sartuta daudenak.

– Gehienez, 35 puntu: Babes Ertaineko Eremu Arkeologikoak, izaera kolektiboko kategoriarekin, edo Babes Bereziko Monumentuak.

– Gehienez, 30 puntu: Babes Ertaineko Eremu Arkeologikoak, izaera indibidualeko kategoriarekin.

a.2.– Jardueraren kalitatea lortutako puntuazioaren eta jardueraren interesaren gainean aplikatu beharreko faktore honen bidez baloratuko da:

– Kalitate handia: 1.

– Kalitate ertaina: 0,7.

– Kalitate txikia: 0,5.

b) Ingurunean egin izan den jarduerak eragin kaltegarria izatea kultura-ondasunaren babes egokian.

Eman beharreko puntuazio osotik, 35 puntuko balorazioa emango da gehienez ere.

– Gehienez 35 puntu: ingurune ez urbanoetako gotorlekuei edo Babes Bereziko Monumentu Megalitikoei edo edozein kategoriatako Babes Bereziko Kultura Ondasun Higiezinei balioa eman izanaren eragin ona.

– Gehienez 20 puntu: ingurune ez urbanoetako gotorlekuei edo Babes Ertaineko Monumentu Megalitikoei balioa eman izanaren eragin ona.

– Gehienez 15 puntu: labar-artea duten leize edo haizpeei balioa eman izanaren eragin ona.

c) Jardueraren eragina eta kanpoko zabalkundea: Udalerriz gaindiko eragina duten jarduerei eman beharreko puntuazio osotik, gehienez 15 puntu emango dira, eta 10 puntu, gehienez ere, udalerrian eragina duten jarduerei.

d) Jardueraren autofinantzaketa-maila, aurkeztutako aurrekontu globalari dagokionez. Eman beharreko puntuazio osotik, 10 puntuko balorazioa emango da gehienez ere.

Dirulaguntzaren helburua betetzeko guztizko aurrekontuaren % 50 beste baliabide pribatu edo publiko batzuen bitartez ordaindu zaien proiektuei gehieneko puntuazioa (10 puntu) emango zaie. Hala, premisa horretan oinarriturik eta hiruko erregelaren bidez logika matematikoa aplikatuz lortuko da proiektu bakoitzari dagokion puntuazioa.

17. artikulua.– Balorazio- eta kuantifikazio-irizpideak.

1.– Balorazio-prozesua amaitu ondoren, baztertu egingo dira 15. artikuluan aurreikusitako gutxieneko puntuazioa (60 puntu) lortu ez duten jarduerak, eta gainerako jarduerei eman beharreko zenbatekoak zehaztuko dira.

2.– Diruz lagundu daitekeen zenbateko hori formula hau aplikatzearen emaitza da, balorazio-fasean jarduera bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera:

Si = (Ei x Pi)/Pmax

non,

Si = Jarduera bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa.

Ei = Jarduera bakoitzaren zenbateko osoa.

Pi = Batzordeak jarduera bakoitzari emandako puntuazioa.

Pmax = Batzordeak emandako gehieneko puntuazioa.

3.– Baldin eta aurreko atalean ezarritako prozeduraren arabera kalkulatutako zenbatekoen batuketak deialdiko aurrekontuen muga gainditzen badu, kasu bakoitzean eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa formula honen arabera kalkulatuko da:

(Ikus .PDF)

non,

Si’ = Jarduera bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa.

D = Dirulaguntzaren xede diren jarduera guztien artean banatu beharreko zenbatekoa.

Si = Aurreko formularen arabera, jarduera bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren hasierako zenbatekoa.

18. artikulua.– Ebazpena.

1.– Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamen arrazoitu bat egingo du, eta, espediente osoarekin batera, Kulturako sailburuordeari igorriko dio, ebazpena eman dezan.

2.– Ebazpenak honako hauek jasoko ditu, gutxienez:

a) Onartu gabeko eskaerak, arrazoia zehaztuta.

b) Diruz lagunduko diren eskaerak, emandako laguntzen zenbatekoa eta arrazoia adierazita, baita, hala dagokionean, proiektuaren zer partida lagunduko diren diruz (proiektu osoa diruz laguntzen ez baldin bada) eta ordainketen sekuentzia ere.

c) Eskatutako laguntza eman ez zaien proiektuen zerrenda, horretarako arrazoiak azalduta.

d) Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea, agindu arautzailearen 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

e) Behin proiektua amaituta, emandako dirulaguntzak justifikatzeko era eta epea, agindu honetako 24.2 artikuluak dioenari jarraituz.

f) Diruz lagundutako jarduera gauzatuko dela bermatzeko bidezkotzat jotzen den beste edozein betebehar.

3.– Ebazpena, gehienez, bost hilabeteko epean jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik aurrera.

Nolanahi ere, interesdunari akatsak zuzentzeko edo beharrezkoak diren dokumentuak edo epaitzeko bestelako datuak aurkezteko errekerimendua egiten zaionean, epe hori bertan behera geratuko da errekerimenduaren jakinarazpena egiten denetik hartzaileak bete beharrekoa bete arteko denboran edo, hala badagokio, horretarako emandako epea agortu arte, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

4.– Jakinarazpen elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» aplikazioaren bidez egingo dira:

5.– Esandako epeetan ez bada ebazpenik jakinarazten, eskabideak isiltasun administratiboaren bidez ukatu direla ulertu ahal izango da, administrazio-prozedurari buruzko araudiari jarraituz.

6.– Laguntza-eskatzaileei jakinaraziko zaie Ebazpena, eta, halaber, edonork jakin ahal izateko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (39/2015, urriaren 1ekoa) 45.2 artikuluan xedatutako edukiarekin.

7.– Jakinarazitako ebazpenaren aurka, edo ebazteko epea igarota berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek gorako errekurtsoa aurkez dezakete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatuari jarraikiz. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea hasteari dagokionez, jakinarazpen-datatzat hartuko da jakinarazpen indibidualaren dataren eta aldizkarian argitaratu den dataren artean lehenik egin dena.

19. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak.

Honako betebehar hauek bete beharko dituzte agindu honetan zehaztu eta arautzen diren dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunek:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek ez badiote dirulaguntzari idatziz espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Dirulaguntzaren oinarri den jardueraren helburua betetzea eta jarduera osorik gauzatzea. Jarduera handietarako, edo gerora sortu diren gorabeherek baldintzatuta egon daitezkeen jardueretarako, komenigarria izan daiteke faseka planteatzea zenbait deialditan.

c) Dirulaguntza bere jatorrizko xederako erabiltzea.

d) Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu badira, horren berri ematea.

e) Laguntza ematerakoan kontuan izandako egoera objektibo edo subjektiboak aldatu egin badira, horren berri ematea. Batez ere, ahal den lasterren jakinarazi beharko dira diruz lagundutako jardueren exekuzioan atzerapenak eragin ditzaketen jazoerak edo egoerak, baldin eta proiektua exekutatzeko ezintasuna badakarte.

f) Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren funtzioak egitean eskatzen duten informazioa ematea jasotako dirulaguntzei buruz, eta, orobat, men egitea erakunde horiek eta, hala badagokio, Erkidegoko organo eskudunek diruz laguntzen diren jardueren gainean egiten dituzten ikuskatze-, segimendu-, egiaztapen- eta kontrol-ahalmen zein -funtzioei.

g) Jarduerari buruzko kartel, argitalpen, liburuxka eta testuetan, berariaz aipatzea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso dela, eta Sailaren logotipo ofiziala ere jasotzea. Betebehar horiek bete egin beharko dira jarduera gauzatzeko epean ere.

h) Herritarrei zuzendutako zabalkunde-jarduera guztiek, hala nola hitzaldiek, bisitek, aurkezpenek eta abarrek, bai eta diruz lagundutako jarduerari buruzko informazioek ere, edozein euskarritan, ikus-entzunezkoan zein idatzizkoan (seinaleak, argitalpenak, liburuxkak eta abar), honako ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

– Gutxienez euskaraz egitea, eta, elebidunak badira, euskarari ematea lehentasuna.

– Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista egitea, sexu bien itxura askotarikoa eta anitza bermatzeko, estereotipo sexistak alde batera utzita.

i) Erakunde onuradunei dirulaguntza horiek ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dauzkaten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiei. Halaber, dirulaguntza horiek ordaintzeko, ezinbestekoa izango da halako prozeduretan jasotako dirulaguntzak itzultzea, baldin eta hala eskatzen duen ebazpena ematen bada itzulketa-prozeduraren bukaeran.

j) Diruz lagundutako gastuaren zenbatekoa Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak baino handiagoa denean, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu zerbitzua emateko konpromisoa hartu aurretik. Aurkeztutako hiru eskaintzen arteko aukeraketa efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta, ekonomikoki abantailatsuena den proposamena aukeratzen ez denean, berariaz justifikatu beharko da erabaki hori memoria batean.

k) Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua) eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako beste edozein betebehar, eta, bereziki, lege horren 14. artikuluan bildutakoak.

20. artikulua.– Azpikontratazioa.

Pertsona edo erakunde onuradunak diruz laguntzen den jardueraren % 100 azpikontratatu ahal izango du, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Erakunde publikoek, diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko kontratuak esleitzerakoan, lehentasuna emango diete gizarte-erantzukizuneko irizpideak beren gain hartzen dituzten enpresei eta, bereziki, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen dutenei.

21. artikulua.– Diruz lagundutako jardueren gaineko kontrola eta segimendua.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egingo du diruz lagundutako jardueren kontrola eta jarraipena, agindu hau kudeatzeko organo eskuduna den aldetik.

Horretarako, eta legez beste entitate eta erakunde publiko batzuei dagozkien eskumenak urratu gabe, Euskal Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio diruz lagundutako jarduerak zuzen gauzatzen direla bermatzeko egoki jotzen dituen ikuskatze eta egiaztapenak egitea.

22. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

1.– Agindu honen babespean eman beharreko dirulaguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

a) Lehenengo zatian, emandako dirulaguntzaren herena ordainduko da, behin 19.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Gainerako bi herenei dagokienez, laguntza emateko ebazpenean adierazitako moduan ordainduko da, aurrez gastua justifikatu ondoren. Zatika ere ordaindu ahal izango da, finantzatutako jardueraren gauzatze-mailaren arabera; bi ordainketa egin ahal izango dira (bat urtealdi bakoitzean, eta emandako dirulaguntzaren herenari dagokion zenbatekoan).

Kasu horretan, ordainketa bakoitzari dagokion laguntza 24. artikuluan adierazi moduan justifikatu beharko da.

2.– Zergei buruzko araudia aplikatzerakoan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) dagozkion atxikipenak eta ordainketak kenduko zaizkio dirulaguntzaren zenbatekoari.

3.– Pertsona edo erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan erregistratuta ez badago edo bankuko datuak aldatu nahi baditu, alta edo aldaketa hori modu presentzialean izapidetu beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/hirugarrenak) formatu editagarrian eskuragarri dagoen «Hirugarrenen alta» formularioa betez.

23. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.– Agindu honen ondorioetarako, baldintza hauek betetzen dituzten gastuak lagunduko dira diruz: diruz lagundutako jardueraren izaerarekin nabarmen lotuta egotea, erabat beharrezkoak izatea eta 7. artikuluan ezarritako epean gauzatzea, betiere agindu honetako 2. artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta. Diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da izan merkatuko balioaren gainetikoa, inondik ere.

2.– Ez da inolaz ere diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta dirulaguntzaren onuradun den pertsona edo erakundea zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, diruz lagundu daitekeen gastu gisa hartuko den zenbatekoa gastuen zerga-oinarriari dagokiona izango da.

3.– Betiere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 83. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

24. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

1.– Pertsona fisikoek modu presentzialean aurkeztu ahal izango dituzte justifikazio-agiriak, Kultura Ondarearen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen, establezimenduen eta egoitzen aurrean (aipatutako erregistro osagarriak zerrendatuta daude apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan). Pertsona juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek, ordea, bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte nahitaez, dirulaguntza justifikatzeko.

2.– Justifikazio-agiriak, halaber, bitarteko elektronikoz aurkeztu ahal izango dira, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta webgunearen bidez eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako erregistro elektronikoetan.

3.– Kasu guztietan justifikatu beharko da eskabidean aurkeztutako jarduera osorik gauzatu dela, edozein dela ere aurrekontu osotik jasotako dirulaguntzaren portzentajea.

4.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko, laguntza eragin duen jarduera gauzatu izana eta egindako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitate edo pertsona onuradunak. Alegia, gutxienez, honakoa:

a) Egin den jardueraren memoria deskriptibo zehatza. Bertan jaso behar dira, hala dagokionean, eskumena duten profesionalek sinatutako egiaztapen teknikoak eta obra-amaieraren dokumentazioa, edo ondasuna desjabetu izana egiaztatzen duten eskritura publikoak.

b) Egin den jardueraren kostuaren justifikazio-memoria ekonomikoa, gertatu diren desbideratzeak adierazita eta justifikatuta, eta honakoak ere adierazita:

– Gastuen zerrenda sailkatua, honakoak adierazita: hartzekodunaren identifikazioa, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data, «Gastuen zerrenda sailkatua eta egiaztagiriak» inprimakiaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dago eskuragarri, formatu editagarrian).

– Jarduerari lotutako gastuen fakturak eta ordainagiriak, eta, hala badagokio, obra-amaierako likidazioa, eskumena duen profesional batek sinatuta. Fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritzako zirkulazio juridikoan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako agirien bidez egiaztatuko dira gastuak, edota faktura elektronikoak aurkeztuta.

– 19.i) artikuluan xedatzen diren kasuetan, hiru aurrekontuak aurkeztu beharko dira, alegia, Dirulaguntzen Lege Orokorraren 31.3 artikulua aplikatuz, pertsona edo erakunde onuradunak eskatu behar izan dituen hirurak.

c) Zinpeko adierazpen bidez edo organo eskudunaren ziurtagiri bidez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan formatu editagarrian eskuragarri dagoen «Zinpeko adierazpena/azken justifikazio-ziurtagiria» inprimakiaren arabera, honako informazio hau:

– Dirulaguntza jaso duen jardueraren gastu eta sarreren behin betiko balantze xehatua, sarreren artean jasoz erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako laguntzak, bai eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako laguntza ere.

– Hala badagokio, berariaz aipatzea ez dela jaso jarduera finantzatzeko laguntza publiko edo pribaturik, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain.

– Emandako dirulaguntzaren xedea eta helburua bete ote diren.

d) Diruz lagundutako jarduerak lizentzia edo baimenik behar badu, eta eskabidea egin den unean agiri horiek eskatu izana baino ez bada egiaztatu, jasotako behin betiko lizentzia horiek aurkeztu beharko dira, lehenago aurkeztu ez badira.

e) Diruz lagundutako jarduera egiteagatik ikus-entzunezko materialen bat editatu bada edo jardueraren zabalkunde publikoren bat inprimatu edo egin bada, egiaztatu beharko da argitalpen edo zabalkunde horretan adierazita geratu dela Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso dela eta sailaren logotipo ofiziala ezarri dela, bai eta Agindu honen 19. artikuluan euskararen erabilerari buruz aurreikusita dauden betebeharrak bete direla ere.

f) Jarduera diseinatzeko eta/edo gauzatzeko faseetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko aplikatutako neurrien betearazpen-mailari buruzko ebaluazio-txostena, neurri horiek eskabidearen dokumentazioan sartu badira eta hura baloratzeko irizpidetzat hartu badira.

5.– 22.1.b) artikuluan aurreikusitako justifikazio partzialetarako, aurreko puntuko a) eta b) atalei dagozkien agiriak soilik aurkeztu beharko dira, kasu bakoitzean jardueraren betearazpen-maila egiaztatzen dutenak.

6.– Diruz lagunduko diren jarduerak justifikatzeko epeak honako hauek dira, gehienez ere:

a) 2020an gauzatzekoak diren proiektuak: 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen.

b) 2020-2021 epealdian gauzatzekoak diren proiektuak: 2020an gauzatutako jarduerak 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen; 2021ean gauzatutako jarduerak, berriz, 2022ko urtarrilaren 15a baino lehen.

c) 2020-2022 epealdian gauzatzekoak diren proiektuak: 2020an gauzatutako jarduerak, 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen; 2021ean gauzatutako jarduerak, 2022ko urtarrilaren 15a baino lehen, eta 2022an gauzatutako jarduerak, 2023ko urtarrilaren 15a baino lehen.

7.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak justifikatzeko, betiere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

25. artikulua.– Dirulaguntzaren likidazioa.

1.– Helburua eta irizpideak:

Dirulaguntza benetan egindakoari egokitzearren, eta behin betiko likidazioa egitearren, hasierako aurrekontua baino handiagoak diren gastuak justifikatzeak ez du eskubiderik emango dirulaguntzaren hasierako zenbatekoa handitzeko.

2.– Prozedura:

a) Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak aztertu eta egokitzat jotzen badira, ordaintzeke dagoen diru-kopurua ordainduko da.

b) Dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, eta dirulaguntzaren xedea bete dela ikusten denean, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, dela egindako gastua aurrekontuetan dena baino txikiagoa delako, dela pertsona edo entitate onuradunek beste erakunde publiko zein pribatuetako sarrera edo laguntza batzuk jaso dituztelako ezarri diren mugak gaindituz.

c) Salbuespeneko kasuetan, jardueraren ez gauzatze partzialak onartu ahal izango dira, betiere diruz lagundutako jardueraren helburuak eta konpromisoak betetzera xedaturiko jarduketa bat dela egiaztatzen bada eta xede-jarduera eskaeran aurkeztutako jarduera osoari dagokion aurrekontuaren % 75era iristen bada. Kasu horretan, emateko ebazpena aldatu beharko da, azkenean eman den zenbatekoa aurrekontu osotik egiatan justifikatu den kopuruaren arabera murriztuta.

d) Halaber, dirulaguntza osorik ezeztatzea bidezkoa bada edo agindu honetako 26. artikuluan zehaztutako kasuetan, aipatutako ebazpena aldatu egingo da.

e) Kulturako sailburuordeak emango du dirulaguntzaren zenbatekoak aldatzeko edo doitzeko likidazio-ebazpena. Horretarako, bi hileko epea izango du, justifikazio-agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera.

f) Likidazio-ebazpenean jasotako parte bat edo guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar bazaio, itzulketa egiteko bi hilabeteko epea emango da, hura jasotzen denetik hasita; betiere, arau hauetan ezarritako prozedurari jarraituz: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra ezartzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena. Dena den, aurretik, itzulketa-prozeduraren hasiera eta prozedura hori hasteko arrazoiak jakinaraziko zaizkio onuradunari, eta 15 eguneko epea emango zaizkio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.

26. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Honako hauek izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

c) Dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean adierazten den zenbatekoa ez itzultzea, hala badagokio, horretarako ezarritako epean.

d) Dirulaguntzen arloan aplikatu daitekeen beste xedapen batek orokorrean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea; batik bat, azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatutako ez-betetzeak.

2.– Artikulu honetako aurreko paragrafoan aipatutako egoera horietako bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta atzerapenaren interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere bi arau hauen arabera: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Datu pertsonalak babestearen arloko informazio-klausula.

– Arduraduna:

Kultura Ondarearen Zuzendaritza.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba.

Telefonoa: 945 01 80 00.

Webgunea: http://euskadi.eus

– Xedea: Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzak kudeatzea.

– Legitimazioa: interes publikoan edo tratamenduaren arduradunari emandako ahalmen publikoak erabili bitartean eginkizun bat betetzeko behar den tratamendua (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua).

– Hartzaileak: arlo honetan eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

– Eskubideak: Eskubidea duzu zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezerezteko, bai eta tratamendua mugatu zein aurkaratzeko ere. Ikus informazio gehigarria.

– Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehiago eskuratu daiteke honako web helbide honetan: https://www.euskadi.eus/dbao/0034806.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikulua), hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, lehenago aipatutako data beretik aurrera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikulua).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 22a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana