Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2020ko abuztuaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3389

IRAGARKIA, 2020ko abuztuaren 7koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairu erregimeneko etxebizitza arloan COVID-19 birusaren inpaktu ekonomikoari erantzuna emateko dirulaguntzen prozeduraren espedientea zuzentzeko errekerimenduei eta ebazpenei buruzkoa.

Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.

Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak helbide hauetan daude:

– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.

– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.

– Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 7a.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala