Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2020ko abuztuaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3340

IRAGARKIA, 2020ko uztailaren 16koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira agerraldi-izapidea betetzeko zenbait errekerimendu, Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei dagozkienak.

Ezinezkoa izan da agerraldi-izapidea betetzeko errekerimendua berariaz jakinaraztea iragarki honen amaieran ageri diren lagunei, zenbait arrazoirengatik; agertzeko data eta dagokion eskabidea ere adierazten dira beherago.

Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, interesdunak jakitun egon daitezen, eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Ediktu honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie agertu beharra daukatela Arabako Lurralde Historikoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren administrazio-atalean (Samaniego kalea 2, 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Ohartarazten da ezen, epe horretan ez bada aurkeztu eskatutako dokumentazioa, eskaeran atzera egiten dutela ulertuko dela eta, ondorioz, artxibatu egingo dela.

Ohartarazten da ezen, epe horretan agertu ez badira, eskaeran atzera egiten dutela ulertuko dela, eta, ondorioz, artxibatuko dela eskaera.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 16a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala