Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2020ko abuztuaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3339

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Industriako sailburuordearen 2020ko ekainaren 12ko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez abiarazten da Gomavial Solutions SL enpresari irekitako ez-betetze espedientea, Gauzatu-Industria Programaren 2012ko deialdian emandako dirulaguntzarekin lotuta. Espedientea: GZI-0061-2012.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Legezko ohartarazpenak: 15 eguneko epea ematea interesdunak bere interesen alde egoki ikusten duena adieraz dezan.

Urratutako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Gauzatu-Industria Programaren araudia.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 27a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala