Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2020ko abuztuaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SANTURTZIKO UDALA
3277

IRAGARKIA, Santurtziko Hiri Antolamendurako Plan orokorraren 31 zenbakidun Xedapen Aldaketa behin betiko onesteari buruzkoa.

Udalbatzak 2020ko maiatzaren 28an egin zuen 2020/4 Osoko Bilkuran ebatzi zuen Santurtziko Hiri Antolamendurako Plan orokorraren 31 zenbakidun Xedapen Aldaketa behin betiko onestea, Plan Orokorraren araudiaren 2.2.6 artikulua aldatzea hain zuzen. Horrela izango da:

Aldatutako artikulua:

«2.2.6.– artikulua.– Udal Ordenantzak.

1.– Arau hauen ondorioetarako, Udal Ordenantzatzat hartzen dira hiri-plangintzen aplikazio eta lurzoruaren erabilerarekin lotutako alderdi batzuk, jarduerak, lanak eta eraikinak arautzen dituzten xedapen orokor eta udalaren eskumeneko xedapen guztiak, bai Plan Orokorrean xedatutakoa betetzeko ematen direnak, eta bai Udalak legediak ematen dizkion eskumenak erabiliz onesten dituenak.

Eurak aldatzeak eta berrikusteak ez dakarte berez Plan Orokorra ere aldatu edo berrikusi beharra, eta izapidetu egingo da Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 1985/7 Legearen 49. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz. Horrela bada, Santurtziko Udalak izango du behin betiko onesteko eskumena.

2.– Zehatz-mehatz, desjabetzeko aukera aurreikusten da, ikusi delako erabilera nagusia bizitoki duten eraikinetan ez direla legedi sektorialak aurreikusitako irisgarritasuna gauzatzeko behar diren zerbitzu eta instalazioak eguneratzeko betebeharra burutu hirigintza-antolamenduak eskatzen duen terminoetan. Hori guztiori Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2006/2 Legearen 177.j) artikuluan eta araudi ezargarrian adierazi bezala. Horretarako, dagokion udal ordenantza onetsi eta indarreko araudian jasota dauden izapideak beteko dira.

Ondorio horietarako eta arestian aipatutako 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 2008/105 Dekretuaren 45.a) artikulua edo bere ordezko araudia betetze aldera, erabilera nagusi bizitoki duten eraikinetako irisgarritasuna gauzatzeko helburuz egingo diren lanei buruzko egitasmoa onesteak, zeina burututzat hartuko den obren-lizentzia emateari buruzko ebazpenarekin, ekarriko ditu aipatutako lanak onura publikorako deklaratzea eta eragina jasotzen duten bestelako ondasun eta eskubideak eta lursailak okupatzeko beharra, desjabetzeko helburuarekin, behin-behinean okupatzeko obrengatik edo zortasunak ezartzeko interes soziala tarteko.»

Behin betiko onespen-iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki elektronikoen atalean eta Bizkaiko Lurralde Historikoan hedapen handia duen egunkari batean argitaratuko da.

Santurtzi, 2020ko uztailaren 21a.

Alkatea,

AINTZANE URKIJO SAGREDO.


Azterketa dokumentala