Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2020ko abuztuaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3260

AGINDUA, 2020ko abuztuaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, sailburu horren 2020ko ekainaren 22ko Agindua aldatzen duena. Izan ere, azken agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 15eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen (EHAA, azaroaren 29koa). Eneko Pérez Azcorrak praktiketako funtzionario gisa parte hartu zuen.

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko ekainaren 22ko Aginduaren bidez, aipatu lekualdatze-lehiaketarako deialdiko destinoen behin betiko esleipena argitaratu zen. Bertan, Eneko Pérez Azcorrari Bilboko Angela Figuera BHI destinoa esleitu zitzaion, ekonomia espezialitatean eta 2. hizkuntza-eskakizunarekin (EHAA, uztailaren 1ekoa).

Lekualdatze-lehiaketarako deialdiaren hamabigarren oinarrian, praktiketako funtzionarioei dagokienez ezartzen da «dagokien destinoa lortu ahal izateko ezinbestekoa da praktika-fasea gainditzea eta, ondorioz, karrerako funtzionario izendatua izatea».

Praktikaldia amaitu ondoren, Eneko Pérez Azcorrak ez du gainditu.

Horrenbestez, oinarri horretan ezarritakoa betez, eta eman zaizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Aldatu egiten da 2020ko abuztuaren 4ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, sailburu horren 2020ko ekainaren 22ko Agindua aldatzen duena. Izan ere, azken agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena. Aldaketa honako hau izango da:

Ondoriorik gabe uzten da Eneko Pérez Azcorrari esleitutako destinoa, Angela Figuera BHI zentroan, ekonomia espezialitatearekin eta 2. hizkuntza-eskakizunarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala