Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2020ko abuztuaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
3220

AGINDUA, 2020ko abuztuaren 7koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bitartez indarrik gabe uzten baitira Eibar, Ermua eta Zarauzko udalerrietarako hartutako osasun publikoko neurri bereziak (neurri horiek hemen daude jasota: 2020ko uztailaren 21eko Agindua, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez, batetik, Eibar, Tolosa eta Zarauzko udalerrietarako mantentzen baita 2020ko uztailaren 8 eta 16ko aginduen bitartez hartutako osasun publikoko neurri berezien indarraldia, bestetik, neurri horien eraginkortasuna Bergara eta Ermuko udalerrietara zabaltzen baita, eta, hirugarrenik, indargabeturik geratzen baitira Ordiziako udalerrirako hartutako neurriak).

Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren bosgarren ebazpen-zatian xedatutakoa aplikatuz –Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, normaltasun berrirako trantsiziorako planaren 3. fasea gainditu eta gero–, Osasuneko sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren bidez, zeinaren bitartez, batetik, Eibar, Tolosa eta Zarauzko udalerrietarako mantentzen baita 2020ko uztailaren 8 eta 16ko aginduen bitartez hartutako osasun publikoko neurri berezien indarraldia, bestetik, neurri horien eraginkortasuna Bergara eta Ermuko udalerrietara zabaltzen baita, eta, hirugarrenik, indargabeturik geratzen baitira Ordiziako udalerrirako hartutako neurriak.

Agindu horren sarrerak zioenez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko beste herri batzuei buruzko azken datu epidemiologikoek (Bergara, Eibar, Ermu, Tolosa eta Zarauzkoak) adierazten dute beharrezkoa dela agindu horretan jasotako prebentzio-neurrien aplikazioari segida eta zabalkundea ematea. Hori dela eta, neurri horiek indarrean jarraituko dute, eta beste herri horietan ere aplikatuko dira. Era berean, Ordiziako datu epidemiologikoen bilakaera positiboa dela-eta komeni da herri horrentzat 2020ko uztailaren 8ko eta 16ko aginduetan ezarritako neurriak indargabeturik uztea.

Hirugarren ebazpen-zatiak, berriz, honela dio:

«Agindu honek 2020ko uztailaren 23ko 00:00etatik aurrera izango ditu ondorioak. Hala ere, bertan jasotako neurriei etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egingo zaizkie agindu hau argitaratzen denetik gehienez ere zazpi egun naturaleko epean, egoera epidemiologiko eta sanitarioaren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko.

Horretarako, aldatu ahal izango dira, edo indargabeturik utzi, osasun-arloan eskumena duen Saileko titularraren aginduz.»

Bestetik, Osasuneko sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Aginduko (zeinaren bidez aldatzen baita agindu honen eranskina: Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero) hirugarren ebazpen-zatiak hauxe dio:

«Leku desberdinetan gertatzen diren egoera bereziengatik, esaterako, nagusiki udalerri, eskualde edo lurralde batean hedatzen diren agerraldi epidemiologikoengatik, Osasuneko sailburuak neurri bereziak hartu ahal izango ditu lurralde-eremu horretan aplikatzeko, 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren eranskinean jasotako neurriak osatze edo zabaltze aldera. Agindu honen idazketa berria jasotzen da. Neurri horiei etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egingo zaizkie neurri horiek biltzen dituen agindua argitaratzen denetik gehienez ere zazpi egun naturaleko epean, egoera epidemiologiko eta sanitarioaren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko.

Neurri horiek ezartzeak ez du inola ere eragingo 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren eranskinean jasotako neurriak ez aplikatzea; izan ere, eranskin hori aplikatuko da neurri bereziei buruzko Aginduan jasota ez dagoenerako.»

Gaur egungo egoera epidemiologikoak iradokitzen du epidemia egonkortasun-egoeran dagoela, nahiko kopuru baxuetan, eta, ondorioz, udalerri horietan mantendu beharreko murriztapenak ez lirateke izan behar Euskadi osoan aplika daitezkeenak baino gehiago. Hori dela eta, murrizketak kentzearen aldeko txostena eman da, Euskal Autonomia Erkidego osorako gomendatutako eta agindutako murrizketez aparte.

Horrenbestez, Eibar, Ermua eta Zarautz udalerrietako egoeraren bilakaera ikusita eta epidemia kontrolatu beharra kontuan hartuta, osasun-arloko agintaritza baliatuz, Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren bosgarren ebazpen-zatian, 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren hirugarren ebazpen-zatian, 2020ko uztailaren 28ko Aginduaren hirugarren ebazpen-zatian eta apirilaren 25eko 14/1986 Legearen 26.1 eta 29.3 artikuluetan araututakoaren arabera, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 4.1 artikuluan eta adierazitako gainerako arauetan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Xedea eta aplikazio-eremua.

Indarrik gabe uztea Eibar, Ermua eta Zarauzko udalerrietarako hartutako osasun publikoko neurri bereziak (neurri horiek hemen daude jasota: 2020ko uztailaren 21eko Agindua, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez, batetik, Eibar, Tolosa eta Zarauzko udalerrietarako mantentzen baita 2020ko uztailaren 8 eta 16ko aginduen bitartez hartutako osasun publikoko neurri berezien indarraldia, bestetik, neurri horien eraginkortasuna Bergara eta Ermuko udalerrietara zabaltzen baita, eta, hirugarrenik, indargabeturik geratzen baitira Ordiziako udalerrirako hartutako neurriak), herri horietan egoera epidemiologikoaren bilakaera positiboa izan baita.

Bigarrena.– Argitalpena eta ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Gainera, aginduaren aplikazioan eta ondorioetan inplikatuta dauden agintari guztiei jakinaraziko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 7a.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana