Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2020ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3198

807/2020 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Aranzazu Echeverria Muguruza andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari lanpostutik kentzen den, berak hala eskatuta.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 674/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko ekainaren 26ko EHAA), María Aranzazu Echeverria Muguruza andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Aranzazu Echeverria Muguruza andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko irailaren 6ko lanaldia bukatzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzu-erakundeari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala