Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2020ko abuztuaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3194

IRAGARKIA, jakinarazten duena Segurtasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 11ko Agindua. Agindu horren bidez, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko azaroaren 13ko Ebazpenaren aurka interesdunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Espediente zk.: REC-PER-008/2020-XIX.

Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da jakinarazpen ondorioetarako eta eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Aipatutako aginduaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

2.– Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren egoitzari dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, (Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren barrutian bakarrik), bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 22a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala