Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2020ko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3133

IRAGARKIA, Bermeoko portuan (Bizkaia), Erroxape kaian pabilio bat eraiki eta kudeatzeko Marbeco SA sozietateak eginiko emakida-eskaerari buruzko informazio publikoa. Erreferentzia: 431/2020/OM.

Marbeco SA sozietateak jabari publikoko portu-ondasunak aldi baterako hartzeko emakida-eskaera egin du, Bermeoko portuan, Erroxape kaian pabilio bat eraiki eta kudeatzeko. Eta hala ematen da jakitera, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, pertsona edo erakunde interesdunek egoki ikusten dituzten alegazio edo oharrak aurkez ditzaten, idatziz, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren bulegoetan (Elkano kalea, 3 behea, 48011 Bilbao). Horretarako, hilabeteko epea izango dute interesdunek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea, proiektua eta eskatzaileak aurkeztutako gainontzeko dokumentazioa aztertu ahal izango dituzte.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 15a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala