Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2020ko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3127

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 23koa, SPRI - Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020ko «Sakondu» Laguntza Programa arautzen duten oinarriak.

2020ko maiatzaren 27an, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, «Sakondu» 2020 Laguntza Programa arautzen duten oinarriak onartu, argitaratu eta deialdia egitearen inguruko ebazpena onartu zuen.

8. artikuluko 4.go atalean eta 3. eranskinean zehaztutako akatsak kontuan hartuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Sakondu» 2020 Laguntza Programaren araudiko 8. artikuluko 4. atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«8. artikulua.– Dirulaguntzen mugak.

4.– Gonbidapenak balizko bezeroei: ostatu- eta garraio-gastuen muga 1.000 eurokoa izango da gonbidapen bakoitzeko, eta eskaera bakoitzean 6 eskatu ahal izango dira gehienez, hilabete desberdinetan egiten badu.»

Bigarrena.– «Sakondu» 2020 Laguntza Programaren 3. eranskinaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

3. ERANSKINA
GASTUEN MUGAK KONTZEPTUKA
(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– «Sakondu» 2020 laguntza programaren araudiak aldatzen duen Ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bilbao, 2020ko uztailaren 23a.

SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala