Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2020ko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
3117

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 27koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen da Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 14ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deitutako lehiaketa-oposizioan hautatutako izangaien behin betiko zerrenda.

Epaimahaiak aukeratutako izangaien behin-behineko zerrenda egin zuen, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 14ko Aginduaren 8. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz; agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketaren deialdia egin da. Eta Agindu horren 9. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean argitaratzea Hezkuntza sailburuaren 2019ko azaroaren 14ko Aginduaren bitartez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko lehiaketa-oposizioan hautatutako izangaien behin betiko zerrenda.

Ebazpen hau, behin betiko zerrendarekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baita Interneteko helbide hauetan ere: http://www.irakasle.eus («erabiltzailea» eta «pasahitza») – Hautaketa-prozesuaren jarraipena – klikatu «kidegoa» – Hautespen batzorde eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ («2019ko EPE. Hezkuntza Ikuskaritza»).

Bigarrena.– Hogei egun naturaleko epea irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako izangaiek Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 14ko Aginduaren 10.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten. Aurkeztuko beharko da helbide honetan: https://irakaslegunea.euskadi.eus/ (NAN/AIZ + Pasahitza, edo XLNetseko erabiltzailea, halakorik badago) – «EPE Ikuskaritza: hautatutako izangaien dokumentazioa entregatzea».

Ezarritako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, dokumentazioa aurkezten ez duten pertsonek, edo, dokumentazioa aztertu ondoren, ondorioztatzen bada aipatutako aginduaren 2.1 eta 2.2 oinarrietan adierazitako betekizunaren bat betetzen ez dutela, karrerako funtzionario izendatzeko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.

Hirugarrena.– Praktika-fasean hasteko epea ikasturte batez atzeratu behar duten pertsonek, aldi baterako ezintasun-egoeran, amatasun-bajan edo ezinbesteko beste kasu batean egoteagatik (salbuespenezko egoera, ustekabekoa eta saihestezina), praktika-fase hori egitea eragozten badiete, idatziz eskatu beharko diote Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari, bost egun balioduneko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egiaztagiriak erantsita. Zuzendaritza horrek dagokion ebazpena emango du, eskaera onartuz edo ukatuz. Atzeratze-epea amaitutakoan, praktika-fasean sartzen ez denak karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 27a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.

ERANSKINA
KIDEGOA: HEZKUNTZAKO IKUSKARIA
Txanda: A
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala