Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2020ko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3110

IRAGARKIA, 2020ko uztailaren 14koa, ordainketa-errekerimendu bat jakinarazten duena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendariak interesdunari eskatu zion ordain zitzala dekretu judizial baten bidez tasatutako kostuak.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesdunak epe hauek ditu zorra ordaintzeko, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita:

a) Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Adierazitako borondatezko epean ordaindu ezean, premiamendu-bidea erabiliko dugu, indarrean dauden legezko xedapenetan aginduta dagoen bezala.

Interesdunak eskuragarri du aipatutako errekerimenduaren testu osoa Lanbideren Zerbitzu Nagusien Aholkularitza Juridikoan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala