Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2020ko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3107

EDIKTUA, 286/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 286/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Sociedad General de Autores y Editores -Sgae-.

Abokatua: Diego Zaballos Garcia.

Prokuradorea: Nadia Martinez Garcia.

Demandatua: Mover Gestion 2014 SL eta Ibon Elgezabal Millan.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2020-07-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Sgaek aurkeztu duen demanda, ebazpen honen goiburuan azaltzen dena. Ondorioz, alderdi demandatua kondenatzen dut alderdi demandatzaileari 15.633,17 euro ordaintzera, demandan zehazten diren kontzeptuengatik, baita interesak eta kostuak ordaintzera ere.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta azal bekie haren aurka apelazio-errekurtsoa jarri dezaketela. Adieraz bedi haren lekukotza, autoei eransteko, eta artxibatu bedi jatorrizkoa dagokion paper-sortan.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Mover Gestion 2014 SL eta Ibon Elgezabal Millan demandatuen gaur egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (Pzl).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2020ko uztailaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala