Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2020ko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3102

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 22koa, SPRI - Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Zibersegurtasun Industriala» 2020 laguntza-programarako baliabide ekonomikoak agortu direla jakinarazteko dena.

2020ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bitartez, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, «Zibersegurtasun Industriala» 2020 laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta deitzeari buruzko ebazpena eman zuen.

Programa horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntzen esleipena ordenatuta egingo da, espedientea osatzen den unearen arabera. Hala, ukatu egingo dira programaren gehieneko zuzkidura gainditzen duten laguntzak, eta funtsak agortutzat joko dira SPRIren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Beraz, «Zibersegurtasun Industriala» 2020 laguntza-programarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren, hauxe

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– «Zibersegurtasun Industriala» 2020 laguntza-programara bideratutako baliabide ekonomikoak 2020ko uztailaren 22an agortu direla argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2020ko uztailaren 22a.

SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala