Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2020ko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3093

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, aparteko dirulaguntzetarako deialdiaren aldaketa argitaratzeko dena; dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko uztailaren 27ko bileran hartutako Erabakiaren bitartez, aparteko dirulaguntzetarako deialdia aldatzea onartu du, norberaren konturako langileentzat eta langile autonomoentzat; zehazki, baldintza hau betetzen dutenentzat: haien jarduerak etenda geratu izana, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta. Bada, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) letran xedatutakoarekin bat etorriz, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea norberaren konturako langileei eta langile autonomoei aparteko dirulaguntzak emateko deialdiaren aldaketa. Langile horiek baldintza hau bete beharko dute: haien jarduerak etenda geratu izana, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta. Deialdi hori erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2020ko uztailaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen, eta ebazpen honen eranskinean jasota dago.

Bigarrena.– Jakinaraztea laguntzen deialdian egindako aldaketa onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakia, zeinak ondorioak izango baititu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Deialdia aldatzea onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 27a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
APARTEKO LAGUNTZETARAKO DEIALDIAREN ALDAKETA, HONAKO BALDINTZA HAU BETETZEN DUTEN NORBERAREN KONTURAKO LANGILEEI ETA LANGILE AUTONOMOEI ZUZENDUA: HAIEN JARDUERAK ETENDA GERATU IZANA, COVID-19AK ERAGINDAKO OSASUN-KRISIALDIA KUDEATZEKO DEKLARATUTAKO ALARMA EGOERA DELA ETA

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko apirilaren 7ko saioan hartutako erabakiaren bidez, aparteko dirulaguntzetarako deialdia argitaratu zen; dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak ziren, zehazki beren jarduerak etenda zituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta. Deialdi hori 2020ko apirilaren 15eko EHAAn argitaratu zen, erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiaren 2020ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bidez.

Deialdi horretan araututako laguntzak enpresa-jarduerari lotutako bi gastu finko finantzatzeko dira: negozio-lokalaren errentamendua eta Gizarte Segurantzako kotizazioa. Azken horri dagokionez, diruz lagundutako aldia alarma-egoera amaitu eta hurrengo bi hilabeteetan ezarri zen, eta, horretarako, kontuan hartu zen alarmaren indarraldian laguntza horien onuradunak Gizarte Segurantzaren kotizaziotik salbuetsita zeudela, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, ekainaren 26ko 24/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez, langile autonomoentzako laguntza-neurri berriak onartu dira, deialdi honi eragiten diotenak; izan ere, 2020ko irailera arte luzatu da Gizarte Segurantzako kotizaziotik salbuesteko aldia, eta, abuztuan eta irailean intentsitate partzialarekin araututa egon arren, horrek muga handia ezartzen dio Lanbidek kontzeptu horrengatik onartutako laguntzen irismenari eta eraginkortasunari.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren asmoa da deialdia inguruabar berrietara egokitzea, hasierako onarpenaren baldintza ekonomiko berberean mantendu ahal izateko langile autonomoei emandako laguntza, hau da, hileko bi kuota osori dagozkien gizarte-kotizazioengatiko gastuaren estaldura gauzatuz.

Hori guztia aintzat hartuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2020ko uztailaren 27an egindako bilkuran, norberaren konturako langileei eta langile autonomoei aparteko laguntzak emateko deialdia aldatzea onartu du; langile horiek baldintza hau bete beharko dute: haien jarduerak etenda geratu izana, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta. Hona deialdiaren ezaugarriak:

Lehenengo artikulua.– Aipatutako deialdiaren 4.2 artikuluko a) letra aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«a) Aurreko apartatuko a) letran aipatzen den diruz laguntzeko moduko gastua alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilaren eta 2020ko abenduaren artean sortutako kotizazioari dagokiona izango da, bi kuota osori dagokion zenbatekoaren mugarekin.

Bi kuota osori dagokion zenbatekora iristeko, gastua bi hilabetetik gorakoa izan daiteke, kotizazioaren salbuespen partzialak aplikatu badira.»

Bigarren artikulua.– Aipatutako deialdiaren 9 artikuluko 1. apartatua aldatu da, eta honela geratu da idatzita:

«1.– Laguntzen onuradunek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, denak batera, 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen:

– Negozio-lokalaren errentamenduaren ordainagiriak, alarma-egoeraren aldiko hilabeteei dagozkienak, bai eta egoera hori amaitu ondoko bi hilabeteei dagozkienak ere. Ordainketak honako hauen bidez egiaztatu beharko dira: transferentziaren, taloiaren, txekearen edo ordainketa justifikatzeko beste edozein agiriren kopia, edo dagokion zordunketa adierazten duen banku-laburpenaren fotokopia, edo finantza-erakundeak eginiko ziurtagiria.

– Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian norberaren konturako langile gisa kotizatzeari dagozkion kuoten ordainketaren egiaztagiria, alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilaren eta 2020ko abenduaren arteko aldiari dagokiona, 4.2.a) artikuluan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa justifikatzearen ondorioetarako.»

Hirugarren artikulua.– Aurreko artikuluetan araututako aldaketak erabaki hau EHAAn argitaratu ondoren aurkezten diren eskabide guztiei aplikatuko zaizkie, bai eta lehenago aurkeztu direnei ere, ebatzita badaude edo ebazteke badaude.


Azterketa dokumentala