Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2020ko uztailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3066

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 17koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, proba bidez euskaratik gaztelaniarako eta gaztelaniatik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazioa eskuratu dutenen izendapenak egiteko dena.

Kulturako sailburuaren apirilaren 21eko 88/2009 Dekretuaren bidez zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko gaikuntza profesionala arautu zen.

Horrez gain, 2019ko irailaren 12an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2019ko uztailaren 30eko Ebazpena, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, euskaratik gaztelaniarako eta gaztelaniatik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deialdia egiten zuena. Ebazpen horretako I. eranskinean arautzen dira bai euskaratik gaztelaniarako eta bai gaztelaniatik euskararako itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko proben deialdiaren oinarriak.

Horri jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Proba bidez euskaratik gaztelaniarako eta gaztelaniatik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa eskuratu dutenen izendapenak egitea (ebazpen honen eranskina).

Bigarrena.– Izendapen horiek Zinpeko Itzultzaile eta Interpreteen Erregistroan jasotzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 17a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

ERANSKINA

Honako hauek eskuratu dute euskaratik gaztelaniarako eta gaztelaniatik euskararako zinpeko itzultzaile lanetarako habilitazioa:

1.– Agirre Arriolabengoa, Manex.

2.– Basterra Urrutia, Arkaitz.

3.– Gabiria Lara, Julen.

4.– Garmendia Bengoetxea, Ziortza.

5.– Lopez Basarrate, Irache.

6.– Lopez Diez, Ane.

7.– Mendizabal Alberdi, Itziar.

8.– Oñate Gardeazabal, Aitor.

9.– Otegi Aranburu, Itziar.

10.– Pertika Atxa, Jon.

11.– Rosales Reguera, David.

12.– Uriarte Atxikallende, Maitane.

13.– Zubizarreta Iribecampos, Oihan.

Honako hauek eskuratu dute euskaratik gaztelaniarako eta gaztelaniatik euskararako zinpeko interprete lanetarako habilitazioa:

1.– Mendizabal Alberdi, Itziar.

2.– Oñate Gardeazabal, Aitor.

3.– Otegi Aranburu, Itziar.

4.– Zubizarreta Iribecampos, Oihan.

5.– Martinez de la Cuadra Garcia, Alberto.


Azterketa dokumentala