Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2020ko uztailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2937

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, Publizitateko eta Harreman Publikoetako Graduaren ikasketa plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, 28. artikuluan, zehaztuta dago prozedura egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko, eta Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren komunikazioa igorri du adieraziz onartzen dituela Publizitateko eta Harreman Publikoetako Graduaren ikasketa planean egindako aldaketak (Ikasketa plan hori Ministroen Kontseiluak 2010eko azaroaren 12an hartutako akordioaren bidez ezarri, eta 2010eko azaroaren 22ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zen Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2010eko abenduaren 16an emandako erabakiari jarraituz). Horrela, bada, horri guztiari jarraiki,

EBATZI DUT:

Agindua ematea argitara dadin Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Publizitateko eta Harreman Publikoetako Graduaren ikasketa plana, ebazpen honen eranskinean ageri den bezala. Oraingo ebazpen honen bidez, beraz, graduaren lehengo ikasketa plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2010eko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean 2011ko otsailaren 4an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2011ko martxoaren 4an.

Ikasketa planaren aldaketak ondorioak izaten ditu 2020-2021 ikasturtetik aurrera.

Leioa, 2020ko uztailaren 3a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala