Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2020ko uztailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

MARURI-JATABEKO UDALA
2917

IRAGARKIA, UER-4ren xehetasun-azterketaren aldaketa behin betiko onartzeari buruzkoa.

Udaleko osokoak, 2020ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, hitzez hitz erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.– Iker Laraudogoitia Celaya jaunak eta Rafael Arando Aranzabal jaunak aurkeztutako UER-4ren xehetasun-azterketaren aldaketa behin betiko onartzea.

Bigarrena.– Erabakia interesdunei jakinaraztea.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, hamabost egun balioduneko epean, ingurumen-txosten estrategikoaren eduki osoa eta hura argitaratu den aldizkariaren aipamena jendaurrean jartzeko helbide elektronikoaren erreferentziarekin batera.

Laugarrena.– Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta honen aurka zuzenean jar daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean jakinarazpena egin edota argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa ebazpena eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean.

Ingurumen-txosten estrategikoaren eduki osoa Maruriko Udalaren webgunean kontsulta daiteke, helbide elektroniko honetan: www.maruri-jatabe.eus

Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpena, zeinaren bidez UER-4ren xehetasun-azterketaren aldaketari buruzko ingurumen-txosten estrategikoa egiten baita, 2020ko otsailaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (28. zk.) argitaratu zen.

Maruri-Jatabe, 2020ko uztailaren 8a.

Alkatea,

ISAAC AMEZAGA LARRAZABAL.


Azterketa dokumentala