Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2020ko uztailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2904

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 9koa, Osasuneko sailburuordearena; horren bitartez, GIB/hiesa, C hepatitisa, eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak ematen dira.

Osasuneko sailburuaren 2020ko apirilaren 21eko Aginduak GIB/hiesa, C hepatitisa eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzetarako deia egiten zuen. Agindu horren bidez xedatu zen laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango zirela, horretarako Osasuneko sailburuak izendatutako Balioeste Batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta.

Batzorde horrek bilera egin du 2020ko uztailaren 8an, eta, han egindako proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Taula honetan ageri diren elkarteei bertan ageri diren dirulaguntzak ematea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, ebazpenaren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 9a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala