Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2020ko uztailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2901

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 9koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez instalazioa baimendu, exekuzio-proiektua onetsi eta onura publikoaren deklarazioa ematen baita 30 kV eta zirkuitu bikoitza duten eta airekoak eta lurpekoak diren bi linea hauetarako: «Gasteiz-Salburua TA, 1 eta 2» eta «Gasteiz-Arana TA, 1 eta 2», Gasteiz TAren eta «A» kutxetaren eta «Varsovia-obrak» 901350600 transformazio-zentroaren artean, Arratzua-Ubarrundiako eta Vitoria-Gasteizko udalerrietan.

Erref.: AMR/MMB.

Esp.: 01-AT-Y-2019-00006.

AURREKARIAK

Bat.– 2019ko apirilaren 15ean, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk (helbidea: Urartea kalea 2, Vitoria-Gasteiz) honako hau eskatu zuen: administrazio-baimena ematea, exekuzio-proiektua onartzea, onura publikoaren deklarazioa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena honako proiektu honetarako: 30 kV eta zirkuitu bikoitza duten eta airekoak eta lurpekoak diren bi linea hauetarako: «Gasteiz-Salburua TA, 1 eta 2» eta «Gasteiz-Arana TA, 1 eta 2», Gasteiz TAren eta «A» kutxetaren eta «Varsovia-obrak» 90135050600 transformazio-zentroaren artean, Arratzua-Ubarrundiako eta Vitoria-Gasteizko udalerrietan. Horretarako, eskabideari hauek erantsi zizkion: proiektu teknikoa, Javier Abaroa Telleria ingeniari elektrikoak sinatuta, eta 2019ko martxoaren 11n sinatutako eskumen-deklarazioa.

Bi.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea xedatutakoa betetzeko, iragarkia argitaratu da jendaurreko informazioa emateko Iberdrola Distribución Eléctrica SAk egindako eskabideari buruz: 2019ko maiatzaren 15eko ALHAO, 2019ko maiatzaren 7ko EHAA, eta 2019ko maiatzaren 6ko El Correo egunkaria.

Hiru.– 2019ko maiatzaren 7an eta 15ean, ofizioak bidali zaizkie Vitoria-Gasteizko eta Arratzua-Ubarrundiako udalei, iragarki hori ediktu-oholetan jar dezaten, eta eskatu zaie egokitzat jotzen zituzten eragozpenak eta baldintza teknikoak txosten batean adierazteko. 2019ko maiatzaren 15ean, Eusko Jaurlaritzako sail hauei eskatu zitzaien egoki iritzitako eragozpenen eta baldintza teknikoen txostena: Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila), Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza (Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Saila), Kultura Ondarearen Zuzendaritza (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila), Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza (Osasun Saila). Arabako Foru Aldundiko hauei ere bai: Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Zerbitzua, Euskara, Kultura eta Kirol Zuzendaritza, Ingurumen eta Hirigintza Zuzendaritza, Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa–Ihobe SA, Espainiako Sare Elektrikoa, eta URA (Uraren Euskal Agentzia).

Halaber, 2019ko maiatzaren 15ean, ingurumen-efektuak kontuan hartuta, kontsulta bidali zitzaion Ekologistak Martxan erakundeari, ingurumen-organo horrek irismen-dokumentua egin zezan, aurretiazko jarduketetan ere kontsulta egin baitzitzaion.

2019ko ekainaren 17an, berriro egin zitzaien udalei eta erakunde hauei: Arabako Foru Aldundia: Errepide Zerbitzua (Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Saila), Euskara, Kultura eta Kirol Zuzendaritza eta Ingurumen eta Hirigintza Zuzendaritza; Eusko Jaurlaritza: Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza (Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Saila), Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa–Ihobe SA, Espainiako Sare Elektrikoa, eta Ura (Uraren Euskal Agentzia) eta Ekologistak Martxan erakundea.

Lau.– Erregelamenduzko epeetan, hauek aurkeztu zituzten baldintza teknikoak: 2019ko uztailaren 3an, Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa–Ihobe SAk; 2019ko uztailaren 3an, Errepide Zerbitzuak (Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila); 2019ko ekainaren 27an, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak; 2019ko ekainaren 27an, Vitoria-Gasteizko Udalak; 2019ko ekainaren 4an, Arratzua-Ubarrundiako Udalak; eta 2019ko ekainaren 19an, Arratzua-Ubarrundiako Udalak, eta, 2019ko ekainaren 19an, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak. Halaber, 2019ko ekainaren 20an, Espainiako Sare Elektrikoak eta Urak (Uraren Euskal Agentzia) enpresak, bai eta Eusko Jaurlaritzako sail hauek ere, adierazitako datetan: 2019ko ekainaren 11n, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila), eta, 2019ko maiatzaren 29an, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila). Bestalde, hauek jakinarazi zuten ez zietela eragiten euren eskumeneko gaiei: 2019ko ekainaren 4an, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila), eta, 2019ko maiatzaren 24an, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzak (Osasun Saila).

Erregelamenduzko epean, hauek aurkeztu zituzten alegazioak: Zurbanoko Administrazio Batzarrak, 2019ko ekainaren 20an; Mikel Saez de Cámara Oleaga jaunak eta beste 150ek, 2019ko ekainaren 21ean; Daniel Landa Ruiz de Arcaute jaunak eta beste 15ek, 2019ko ekainaren 21ean; Arturo Lopez de Subijana Landa jaunak, 2019ko ekainaren 26an; Luisa Amparo Arberas Martinez andreak, 2019ko ekainaren 25ean, eta, Luis Ángel Beitia Arberas jaunak, 2019ko ekainaren 27an. Horietako batzuk baino ez dira proiektu-exekuzioak ukitutako ondasunen titularrak.

Bost.– 282/2002 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraikiz, jasotako txosten eta alegazio guztien berri ematen zaio sustatzaileari, eta sustatzaileak guztiei erantzun die, espedientean jasotako moduan. Zehazki, beste aukera bat sortu da, eta funtsezko aldaketak egin zaizkio proiektuari, aukera hori jasotzeko. 2019ko azaroaren 11n, sustatzaileak honako hauek aurkeztu zituen: ingurumen-inpaktuaren azterketa, erregelamenduzko eranskin guztiekin batera, alegazio guztien erantzunak eta Tito Arias Santos ingeniariak sinatutako proiektu berria, ingurumen-izapidean kontuan hartzeko. Emaitza hori lortzeko, kontuan hartu dira: eraginpeko erakundeek bidalitako baldintza teknikoak, eraginpeko pertsonen alegazioen balorazio partziala eta ordura arte egindako ingurumen-izapidea. Horren arabera, tarte gehiena lurperatu da, hasieran aireko linea elektrikoak baziren ere; barnean hartu dira ingurumen-balio handieneko zonak eta Zurbanoko kontzejutik hurbilen daudenak, eta, eremu horretan jendea bizi denez, trazadura urrundu da, eta ebaketa-zentro bat gehitu da. 282/2002 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraikiz, lehen aipatutako administrazio publiko, erakunde eta enpresei ematen zaie sustatzailearen erantzunen berri.

Sei.– 2019ko azaroaren 18an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak proiektu horren ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta egiteko eskabidea bidali zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari, eta proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta jendaurreko izapidearen eta eraginpeko administrazioei eta interesdunei egindako kontsultaren ondoriozko dokumentazioa erantsi zizkion. Ingurumen-inpaktuaren azterketarako, sustatzaileak irismen-dokumentuaren edukia hartu du kontuan. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2017ko azaroaren 20ko Ebazpenaren arabera egin zen dokumentu hori, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak 2017-08-10ean egindako aurretiazko kontsulten eskaeraren ondorioz Eta horretaz gain, eraginpeko erakundeen eta informazio-izapidean jasotako pertsona interesdunen alegazioak eta txostenak ere hartu dira kontuan.

Azkenik, 2020ko urtarrilaren 27an, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak ingurumen-inpaktuaren adierazpenari buruzko aldeko ebazpena eman zuen 30 kV eta zirkuitu bikoitza duten eta airekoak eta lurpekoak diren bi linea hauen eraikuntza-proiekturako: «Gasteiz-Salburua TA, 1 eta 2» eta «Gasteiz-Arana TA, 1 eta 2», Gasteiz TAren eta «A» kutxetaren eta «Varsovia-obrak» 90135050600 transformazio-zentroaren artean, Arratzua-Ubarrundiako eta Vitoria-Gasteizko udalerrietan.

Zazpi.– Administrazio-baimena eskatzeko, exekuzio-proiektua onesteko eta onura publikoaren deklarazioa lortzeko xedez, ingurumen-izapidea gainditu ondoren eta egindako funtsezko aldaketak kontuan hartuta, 2020ko otsailaren 18an, sustatzaileak proiektu berrikusia eta sinatua aurkeztu zuen. Tito Arias Santos industria-ingeniariak sinatutako proiektua zen, 2019ko abenduko datakoa, eta, horrekin batera, eskumen-adierazpena ere aurkeztu zuen, 2020ko urtarrilaren 24koa.

Zortzi.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikulua eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikulua betetzeko, jendaurreko informazioaren izapidea betetze aldera, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk egindako eskabidearen eta aldatutako proiektuaren iragarkia egiten da (lehengo Iberdrola Distribución Eléctrica SAU) hemen: 2020ko martxoaren 2ko ALHAO, 2020ko martxoaren 24ko EHAA, eta 2020ko otsailaren 24ko El Correo eta Noticias de Álava egunkarietan.

Bederatzi.– 2020ko otsailaren 14an, ofizioak bidali zitzaizkien Vitoria-Gasteizko eta Arratzua-Ubarrundiako udalei, iragarki hori ediktu-oholetan jar zezaten, eta eskatu zitzaien egokitzat jotzen zituzten eragozpenak eta baldintza teknikoak txosten batean adierazteko. Egun berean, Zurbanoko Administrazio Batzarrari eta honako erakunde hauei ere eskatu zitzaien egoki iritzitako eragozpen eta baldintza teknikoen txostena: Ura (Uraren Euskal Agentzia), Espainiako Sare Elektrikoa eta Arabako Foru Aldundia: Ingurumen eta Hirigintza Zuzendaritza eta Errepide Zerbitzua (Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila). Zurbanoko Administrazio Batzarrak izan ezik, gainerakoek ez dute baldintzarik aurkeztu Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan. Zurbanoko Administrazio Batzarrak alegazioak aurkeztu zituen bere ordezkari Fernando Ramón Murillo Bartolome jaunaren bitartez, 2020ko ekainaren 5ean, eta alegazio gehiago aurkeztu 2020ko ekainaren 20an, bai eta erreklamazioen erantzunaren gaineko alegazioak ere 2020ko uztailaren 1ean.

Hamar.– 2020ko apirilaren 6an eta ekainaren 15ean, Luis Ángel Beitia Arberas jaunak alegazioak aurkeztu zituen, erreferentziako linea elektrikoen instalazioak eragiten diolako.

2020ko ekainaren 8an, Jerai Murillo Tamayo jaunak eta beste 118k, eta, 2020ko ekainaren 15ean, Carlos Fernández de Mendia Ruiz de Erenchun jaunak, Alfonso Vélaz de Medrano Ureta jaunak, Manuel Chamorro Diaz de Tejada jaunak eta Juana Peciña Fernández de Mendia andreak ere alegazioak aurkeztu zituzten.

Hamaika.– 282/2002 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraikiz, sustatzaileari jaso diren alegazio eta txosten guztiak helarazi zaizkio, eta sustatzaileak erantzun die espedientean adierazitako moduan. Eraginpeko administrazio publiko, erakunde eta enpresei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzak erantzun die Zurbanoko Administrazio Batzarrak aurkeztutako txosten guztiei, eta sustatzailearen erantzunak helarazi dizkio, horretarako aurreikusitako epeetan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Espedienteak erregelamenduzko izapide hauek bete ditu: 24/2013 Legea, azaroaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituena; 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, Eusko Jaurlaritzarena (dekretu horretan daude arautua instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak), eta bat datorren gainerako legeak.

Bi.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta presaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

Hiru.– Ebazpen hau honekin bat etorriz eman da: Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpena, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzen esku uzten baita energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena.

Lau.– Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeak bana-banako ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura arautzen du, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean jasotzen den ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura arruntaren baliokidea dena.

Bost.– Partez baiesten da Luis Ángel Beitia Arberas jaunak 2020ko apirilaren 6an egindako alegazioa, finkarako sarbideak bermatzeari dagokionez; horretarako, finkarako sarbidea ez eragozteko moduan jarriko dira euskarriak, edo, beharrezkoa izanez gero, lehendik dagoen sarbidea egokituko da, edo finkarako sarbide berri bat egin. 2020ko apirilaren 20ko erantzunean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk adierazi du puntu hori onartzen duela, eta dokumentazio eta argazki espezifikoak txertatu ditu.

Sei.– Osorik ezesten dira hauek aurkeztutako alegazioak: 2020ko ekainaren 8an, Jerai Murillo Tamayo jaunak eta beste 118k; 2020ko ekainaren 15ean, Carlos Fernández de Mendia Ruiz de Erenchun jaunak, Alfonso Vélaz de Medrano Ureta jaunak, Manuel Chamorro Diaz de Tejada jaunak, Juana Peciña Fernández de Mendia andreak eta Luis Ángel Beitia jaunak, eta, 2020ko ekainaren 5ean eta 20an eta uztailaren 1ean, Zurbanoko Administrazio Batzarrak. Eta partez ezesten da 2020ko apirilaren 6an Luis Ángel Beitia Arberasek aurkeztutako alegazioa, hau da, finkarako sarbideei ez dagokion zatia ezesten da. Alegazio horiek guztiek planteamendu komun bat dute neurri handi batean, eta linea elektrikoen trazadura erabat lurperatzea eskatzen dute; gainera, horietako batzuek baino ez dute planteatzen afekzio eta proposamen espezifikoren bat.

Zazpi.– Honako hauek hartu dira kontuan:

Lehenengoa.– Proiektatutako sekzionamendu-zentroak ez dauka eraginik dagoen ureztatze-zutabean, eta ez du eragozten inguruko lurzatien ureztapena.

Bigarrena.– Alegazioetan proposatutako aukerek ez dute errespetatzen gehieneko uhaldi-egoeretan azpiegituretatik Alegria ibaiaren ibilgura egon behar duen distantzia, ingurumenaren arloko edo arlo hidraulikoko eskumena duten administrazioek zehaztutakoa.

Hirugarrena.– Alegazioetan proposatutako aukerek proiektukoek baino kalte handiagoa eragiten zieten eraginpeko ondasun eta eskubideei. Bereziki, Alfonso Vélaz de Medrano Ureta jaunaren alegazioan egindako proposamenean, bigarren eta hirugarren puntuak adierazi dira. Alegazio horrek, alegazio-egilearena den 815. lurzatia ukitu beharrean, 814. zenbakiko lurzati erantsia ukitzea aurreikusi du, ahal den neurrian. Izan ere, lehenengoa bigarrena baino askoz estuagoa da eta baratzea da; bigarrena, berriz, zabalagoa da eta zereala dauka landatuta. Edo, bestela, lineak lurperatzea ere aurreikusi du Alegria ibaiarekin gurutzatzen den lekuan.

Laugarrena.– Alegazioetan proposatutako aukerak linea elektrikoen trazadura optimotik urrun daude. Trazadura hori indarreko erregelamenduan ezarritako lur moten arabera proiektatu da, eta arauzko distantziak gorde dira ahalik eta kalterik txikiena egiteko. Trazadura horretan, ezarritako eta konpentsatutako zortasuna bete beharko da, Sektore Elektrikoaren 24/2013 Legearen 57. artikuluarekin eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearekin bat etorriz.

Bosgarrena.– Aurreko puntuak baldintza horiekin eta zehaztasun handiagoarekin azaldu eta argudiatu dira I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk 2020ko ekainaren 15ean, 18an, 25ean eta 26an eta uztailaren 7an emandako erantzunetan, eta, hobeto ulertzeko, tokian bertan ateratako argazkiak eta kartografia ere erantsi dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DU:

Proiektua onartzea eta I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri baimena ematea 30 kV eta zirkuitu bikoitza duten eta airekoak eta lurpekoak diren bi linea hauen instalaziorako: «Gasteiz-Salburua TA, 1 eta 2» eta «Gasteiz-Arana TA, 1 eta 2», Gasteiz TAren eta «A» kutxetaren eta «Varsovia-obrak» 90135050600 transformazio-zentroaren artean, Arratzua-Ubarrundiako eta Vitoria-Gasteizko udalerrietan.

Deklaratzea, zehatz-mehatz, baimendutako instalazio hori onura publikokoa dela, eta deklarazio horrek berekin dakartzala, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/2013 Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar direla eta okupazioa, gainera, presaz egin behar dela. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin batera.

Ebazpen hau emateko, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoa bete eta honako baldintza orokor hauek ezarri dira:

1.– Aipatutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak, hau da, Tito Arias Santos industria-ingeniariak 2019ko abenduan sinatutako proiektuaren arabera.

2.– Martxan jartzeko epea ez da hiru urtetik gorakoa izango, ebazpen hau titularrari jakinarazten zaion egunetik aurrera.

3.– Instalazioaren titularrak jakinarazi beharko dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzari noiz amaitzen dituen obrak, behin betiko onartzeko eta martxan jartzeko akta egiteko.

4.– Baimen hau eman dugu udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenak eta obrak egiteko beharrezkoak diren gainerakoak ezertan eragotzi gabe eta horietatik aparte; izan ere, eskatzaileak nahitaezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, hirugarrenen eskubideak eragotzi gabe ematen da baimena.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 9a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala